Euskaraldia 2025

Euskaraldiko hamaikakoa: Felix Baltodano Castro

Erredakzioa 2025ko mar. 31a, 08:00

Felix Baltodano Castro, Algorri tabernako arduraduna. (Euskaraldia)

Euskaraldiaren inguruan, Zumaian osatuko duten hamaikakoa forma hartzen hasia da. Hirugarren izena eman dute jakitera: Felix Baltodano Castrok Belarriprest bezala hartuko du parte aurtengo Euskaraldian.

Hamaika laguneko taldea da hamaikakoa. Inoren ordezkari izan gabe modu pertsonalean eta borondatez arituko direnak. Talde anitza osatuko dute guztien artean. Batzuk herriko erreferentzialak diren pertsonak izango dira; beste batzuk ekimenean murgilduta dauden euskaltzale aktiboak; eta azkenik, ohiko herritarrak ere egongo dira. Euskaraldia ekimenenean ahobizi edo belarriprest izatea erabaki dute.

Hamaikakoa osatze bidean doaz Zumaia, eta Felix Baltodano Castro da taldeko hirugarren izena. Tabernan ikasi du euskara, Algorri tabernan hain zuzen. Batik bat tabernarako garrantzitsua delako eta bestetik bere 4 urteko semeari ulertzeko. Uste du hari errespetatzeko berak ere errespetua zor diola herriari, eta kasu honetan hizkuntza eta kulturari.

Tabernara joaten diren bezeroei eskatzen die lagundu eta gaizki esaten dituen horietan zuzentzea; ikasteko interes handia du eta. Hasieran nahastu egiten zen bezero batzuk "beatzi" eta beste batzuk "bederatzi" esaten ziotenean, edo "kopa berean" edo "kopa berdinean" esaten ziotenean. Baina bezeroei galdetuz, segituan ulertu zuen.

Ikasteko gogoa du, eta kultura mantentzeko enpatia izatea garrantzitsua dela deritzo. Bera Nikaraguatik dator, eta bertan ere nabarmentzen dira "miskito" eta "inglescriollo" hizkuntzak. Batak bestea errespetatzea garrantzitsua da, horregatik hartzen du Euskal Herrian euskara erabiltzeko hautua, ezaguna duelako egoera hori. Errepikapen bidez euskarako hitz batzuk arin ikasi ditu, baina pentsatzen du horretarako begirada ere zabalik duelako dela. Bere zerbitzua euskaraz ematen saiatzea bada herri honek eman dion bultzada eskertzeko modu bat.

Euskaraldi honetan, belarriprest modura parte hartuko dut, besteek berari euskaraz egitea nahi duelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide