Gipuzkoako turismo plano berria garatu dute, Urola Kostako guneak ere kontuan izanda

Ihintza Elustondo 2025ko api. 14a, 14:43

Azahara Dominguez diputatua, Libe Otegi turismo zuzendaria eta eskualdeetako ordezkariak. (Aldundia)

Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak lurraldeko turismo plano berria garatu du, eskualde bakoitzak eskaintzeko duen aberastasun kultural, historiko eta naturalari balioa emanez. "Turismo orekatuagoa eta bidezkoagoa" eskaini nahi dute, "eremu ezagunenen saturazioa saihestuz".

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak lurraldeko turismo plano berria aurkeztu du gaur. Aurkezpen ekialdian izan dira Azahara Dominguez diputatua, Libe Otegi turismo zuzendaria eta eskualdeetako ordezkariak; tartean, Jesus Mujika Iraurgi Berritzeneko turismo koordinatzailea. Dominguezen arabera, "Gipuzkoako eskualde guztietan turismo industria indartu" nahi dute, "aukera turistikoak Gipuzkoako baliabide eta txoko guztietara zabaltzeko".

Gipuzkoako plano turistikoak "ikuspegi berritua" aurkezten duela nabarmendu du diputatuak, eta eskualde bakoitzak eskaintzeko duen aberastasun kultural, historiko eta naturalari balioa eman nahi diola. Informazio hori guztia ahalik eta pertsona gehienengana iristen dela bermatzeko, planoa 31 turismo bulego, alojamendu, ostalaritza elkarte eta bestelako turismo baliabideetan banatuko dute.

Turismo jarduerak sortzen duen aberastasuna modu orekatuagoan banatu nahi dute eskualde guztietan, eta hala, "turismo orekatuagoa eta bidezkoagoa" eskaini nahi dute, "eremu ezagunenen saturazioa saihestuz". "Gaur egun, turismo industria BPGren % 8,4 dela gogorarazi dute aurkezpenean, eta nabarmendu dute datu horrek erakusten duela turismo industria dela gaur egun lurraldeko eragile ekonomiko nagusietako bat..

Aste Santuko kanpaina

Bestalde, Dominguezek iragarri du aldundiak Aste Santurako kanpaina turistiko berria abiatuko duela, merkatu nazionalera zuzendua eta bisitarien fluxuak lurralde osoan banatzea bilatzen duena. Urola Kostan ere eragingo du kanpaina horrek: Urola Erdia Hirumaren bidez jarriko dute ikusgai turistentzat, arte garaikidearekin lotutako erakusketak eta jarduerak eskaintzen dituen kultura eta arte gunea. Era berean, Geoparkeko Bira Urola Kostako Euskal Kostaldeko Geoparketik igarotzen den ibilbidea da, formazio geologiko paregabeak esploratzeko aukera ematen duena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide