Emeek emana erakusketaren baitan, bihar, osteguna, 19:00etan, Paperezko ahotsak dokumentala emango da Aita Mari zinean. Eresoinka taldeari buruzko dokumental hau Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendu du eta 2016ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen.
Zuzendaria: Yorgos Lanthimos. Aktoreak: Colin Farrell, Nicole Kidman. Iraupena:109 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2017. Jatorrizko izenburua: 'The Killing of a Sacred Deer'.Steven zirujau trebe bat da. Zoriontsu bizi da familiarekin. Baina nerabe umezurtz bat ezagutuko du, eta hura babestea erabakiko du. Orduan, mundu ilun batean sartuko da zirujaua. Otsailaren 22an, 22:00etan, Aita Mari zinean.
Zaintzaren inguruko ikastaroa eskainiko da otsailetik apirilera bitartean Brankan, eta helburua da zaintzailearen rolaren inguruko hausnarketa egin, besteak zaintzeaz gain nork bere burua zaintzearen garrantziaz mintzatu eta zaintzaile direnen bizi kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzea. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea berdintasuna@zumaia.eushelbidean edo 943 86 50 25 (luzapena 404) telefonoan. Saio guztiak 15:00etatik 17:00etara egingo dira. Ikastaroaren egutegia Otsailak 21 eta 28 Martxoak 7, 14, 21 Apirilak 11, 18, 25
Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako greba deialdiarekin bat eginik, Zumaiako mugimendu feministak, egitarau zabala antolatu du. Otsailak 20, asteartea Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00) Otsailak 23, ostirala Auzolana, Torreberri gaztetxean (17:00) Martxoak 1, osteguna Azokan informazio banaketa, Amaiako plazan (11:00) Martxoak 2, ostirala Informazio txokoa, Erribera kalean (11:00-13:00/17:00-20:00) Martxoak 3, larunbata Informazio txokoa, Alai auzategian eta ekimena: Gauak gureak dira! (11:00-18:00) Martxoak 4, igandea Lan esklabuarekin amaitu!, Martxoak zortzi plazan (11:00): Eskualde mailako ekimena, ondoren solasaldia. Martxoak 8, osteguna Ikasleekin tailerra, Beheko plazan (11:00) Material prestaketa, Torreberri gaztetxean (11:00) Elkarretaratzea, Zubi txikian (12:00). Jarraian kaleak astintzera! Bazkaria, Torreberri gaztetxean (14:30). Bazkalostean, mikrofono irekiak Tribial feminista (17:30) Mobilizazioa, Martxoak zortzi plazan (19:30)
Zumaiako Udalak Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere. Lau saio izango dira otsailaren 14tik martxoaren 7ra bitartean. Saio bakoitzak 18:30ean izango da, Alondegiko Oxford aretoan. Hauek dira saioak: Otsailak 14: Euskara gara Zumaian, Imanol Azkue Ibarbia. Otsailak 21: Euskarak 365 egun Zumaian, Kike Amonarriz. Abiatze saioak, Euskaltzaleen Topaguneak bideratuta: Otsailak 28: Prest? Martxoak 7: Goazen!
Intxorta 1937 Kultur Elkarteak aurkezten duen erakusketa honetan, frankismo garaian isilduak izan ziren emakumeen testigantza jaso nahi da. Otsailaren 8tik 23ra arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Erakusketaren harira, beste bi ekitaldi prestatu dituzte Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Erkibe Kultur Elkarteak, Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Lehenengoa Amagoia Gurrutxagaren Gerra gauza alua da hitzaldia izango da otsailaren 15ean, Alondegiko Oxford aretoan, 19:00etan. Bigarrena, berriz, Paperezko ahotsak dokumentalaren proiekzioa, otsailaren 22an, Aita Mari zinean, 19:00etan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |