Adrian Almazan filosofo eta ingurumen aktibistaren hitzaldia ekainaren 7an, arratsaldeko 18:00etan. Gaztelaniaz izango da, Aita Mari aretoan. "Krisi eko-sozial globaleko garaietan, gure lurraldeak nola eraldatu pentsatzera behartuta gaude, aldi berean gure energia- eta material- kontsumoa murriztu ahal izateko eta justizia-, berdintasun- eta autonomia- irizpideak ezartzeko. Hitzaldi honetan, ibilbide-orri bat proposatuko dugu, gure lurraldeak desazkundearen bidean jartzeko, beti ere gizartea, klima eta biodibertsitatea errespetatuz".