Maiatzaren 12an, igandean, egingo da Zumaiako kaleko pintura lehiaketa. Goizez arituko dira parte hartzaileak margotzen, eta arratsaldez egingo da sari banaketa ekitaldia, Oxforden.
Eskolarteko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatuko da, ur lasaien modalitatean, igandean, hilaren 12an, Zumaian. Goizeko 11:00etan jokatuko da proba.
Zuzendaria: Gilles de Maistre. Aktoreak: Lumi Pollack, Wayne Charles Baker. Generoa: abenturak. Urtea: 2024. Herrialdea: Frantzia. Emma hazi den Amazoniako oihanak adiskidetasun paregabea eman dio, Hopekin mantentzen duena, berak kume bat besterik ez zela aurkitu zuen jaguar bat. Gertaera tragiko baten ondorioz, Emmak New York hirira joan behar du eta Hope atzean utzi. Maiatzak 12, 17:00etan, Aita Mari aretoan.
Astindu dantza elkartearen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan apirilaren 26tik maiatzaren 12ra bitartean. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta asteburu eta jaiegunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Dantza ikuskizuna izango da irekiera ekitaldian, 19:00etan.
Zuzendaria: Alex Montoya. Aktoreak: David Verdaguer, Oscar de la Fuente. Generoa: drama. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Aita hil ondoren, hiru anai-arreba elkartzen dira haurtzaroko udak igaro zituzten familiaren etxean. Etxebizitzarekin zer egin erabakitzea tokatzen da, eta hori uste baino zailagoa izango da. 2020an Eisner Saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarritua. Maiatzaren 10, 11, 12 eta 13an, 19:30ean, Aita Mari aretoan.