Emakumeon Etxeko uda aurreko festa egingo dute larunbatean. 10:00etan, Zumaiako emakume sortzaileen erakusleihoa. 10:00etan, futbol eta pala partidak Beheko plazan. 10:00etan, sendabelarrak biltzeko txangoa Aiora Urbietarekin. 10:30ean, emakume sahararrekin hitzartea, tea, henna... Goizean zehar, trikitilariak, txalapartariak... 13:00etan, oholtxa txikian: Akaleia, Musika pixkat bizitzai, Maria Martinez. 15:00etan, bertso bazkaria Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabalekin. 17:30ean, batukada-poteoa herritik zehar. 19:30ean, pintxada Kofradian DJ bad sound sister-ekin. 21:00etan, otarraren zozketa.
1950ean jaiotako zumaiarrek bazkaria izango dute ekainaren 8an El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean. Interesdunek 65 euro ordaindu beharko dituzte Laboral Kutxako ES22 3035 46 037 0062268 kontu korronte zenbakian. Izena emateko azken eguna ekainaren 4a izango da.
Bertso bazkaria egingo da ekainaren 8an, larunbata, 15:00etatik aurrera, Martxoaren 8a plazan. Uxue Alberdi eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan. Txartelak ekainaren 5era arte egongo dira salgai Turismo Bulegoan eta Emakumeon Etxean. Langileek 15 euro orainduko dituzte, eta langabetu eta prekarizatuek 12 euro. Bazkaria emakumeentzat bakarrik izango da.
Foronda kultur etxean ematen den pintura tailerreko ikasleek urtean zehar egindako lanak ikusgai izango dira ekainaren 6tik 16ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Irekiera ekainaren 6an, 18:30ean izango da. Ordutegia Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era; asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Sam Taylor-Johnson. Aktoreak: Marissa Arbela, Ryan O'Doherty. Generoa: drama. Urtea: 2024. Herrialdea: Erresuma Batua. Amy Winehouse abeslari eta konpositorearen bizitza pertsonal eta profesionala. Jazz abeslari gisa hasi zen, eta hainbat Grammy sari irabazi zituen musikaren munduko izar bihurtu zen. Bere bizitza 2011n eten zen, 27 urterekin, alkoholaren eta drogen kontsumoa eta abusua zela eta. Ekainaren 7tik 10era, 19:30ean, Aita Marin.