Zuzendaria: John Krasinski. Aktoreak: Cailey Fleming, Ryan Reynolds. Generoa: komedia. Urtea: 2024. Herrialdea: Estatu Batuak. Neskato bat esperientzia zail batetik igarotzen da, eta, orduan, bizitza errealeko lagunak hazten joan diren heinean atzean geratu diren mundu osoko alegiazko lagunak ikusten hasten da. Ekainaren 9an, 17:00etan, Aita Marin.
Foronda kultur etxean ematen den pintura tailerreko ikasleek urtean zehar egindako lanak ikusgai izango dira ekainaren 6tik 16ra bitartean Alondegiko Oxford aretoan. Irekiera ekainaren 6an, 18:30ean izango da. Ordutegia Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era; asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Sam Taylor-Johnson. Aktoreak: Marissa Arbela, Ryan O'Doherty. Generoa: drama. Urtea: 2024. Herrialdea: Erresuma Batua. Amy Winehouse abeslari eta konpositorearen bizitza pertsonal eta profesionala. Jazz abeslari gisa hasi zen, eta hainbat Grammy sari irabazi zituen musikaren munduko izar bihurtu zen. Bere bizitza 2011n eten zen, 27 urterekin, alkoholaren eta drogen kontsumoa eta abusua zela eta. Ekainaren 7tik 10era, 19:30ean, Aita Marin.