13:00 aldera iritsiko dira igandean, hilaren 7an, ondarrutarrak arraunean Zumaiara, eta han ongietorria egingo diete, eta gero bazkaria izango da.
Verdini dantza taldeak Hotzikara ikuskizuna eskaniko du ekainaren 22an, 19:00etan, Odietan.
Distira argazki elkarteak antolatutako lehiaketa sozialetara aurkeztutako lanez osatutako erakusketa ikus daiteke uztailaren 31ra arte Alondegiko sarreran.
Jonathan Escapa artistaren erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan, ekainaren 21etik uztailaren 7ra. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:30era, eta asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era-