Piraguismoko Urola ibaiaren 48. igoera-jaitsiera jokatuko da uztailaren 48an. Parte-hartzaileak eguerdiko 12:00etan aterako dira lehorretik, Santiago hondartzatik. Helmuga Itsas kiroldegi parean kokatuko dute.
Distira argazki elkarteak antolatutako lehiaketa sozialetara aurkeztutako lanez osatutako erakusketa ikus daiteke uztailaren 31ra arte Alondegiko sarreran.
Zumaiako XXXVI. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa izango da ikusgai Oxford aretoan uztailaren 24tik abuztuaren 11ra bitartean, egunero 18:30etik 20:30era.
Zuzendaria: Santiago Segura. Aktoreak: Santiago Segura, Toni Acosta. Generoa: komedia. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Zer eragin izango luke bere alaba zaharrenak 18 urte betetzen dituen egun berean senargaiak ezkontzeko proposamena egin eta berak berehala onartzen dituen gurasoengan? Uztailaren 25, 26, 27, eta 28an, 19:30ean, Aita Marin.