2017 ira 26 Zumaia
Iaz harrituta geratu ginen Zumaiako Udalak zentsuratutako muralekin osatu genuen egutegiak herrian, baita herritik kanpo ere, izan zuen harrerarekin. Aurten ere berriz osatuko dugu egutegia, baina, tamalez, ezabatutako irudiak asko direnez, oraingoan zuen esku utziko dugu zein mural aukeratu.
Horretarako, ondorengo bozketa ireki dugu. Aukeratu zure hiru gogokoenak, eta boz gehien lortzen duten 12 irudiekin osatuko dugu egutegia.