Gaueko Udaltzaingo zerbitzua ez ematearen inguruan gardentasun falta salatu du Zumaiako EAJ-PNVren udal taldeak

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2019ko ira. 24a, 18:00

Asteburu honetan ospatu dugun Olarro Egunean ez da gaueko udaltzaingo zerbitzurik eman eta udal gobernuak ez gaitu ez herritarrak, ez udalean herri ordezkariak garen gainerako taldeak, horren inguruan informatu.

"Arazo teknikoak medio zerbitzua ez eman izana, tamalgarria den arren, ulertu dezakegu, baina ez zaigu onargarria iruditzen herritarrak horren inguruan ez informatu izana, azken urteotan zerbitzua jai guztietara zabaldu genuela kontutan hartuta, gutxienez, herritarrek informatuta egon behako luketela uste dugu".

Asteburu honetan ospatu den Olarro Egunean ez da gaueko udaltzaingo zerbitzurik eman eta udal gobernuak ez gaitu ez herritarrak eta ez udalean herri ordezkariak garen gainerako taldeak horren inguruan informatu, hori dela eta, gai honen inguruan gardentasun falta salatu du EAJ-PNVren udal taldeak. Jeltzaleek herritarren kexak jaso dituzte, izan ere, azken urteotan, jaietan gaueko udaltzaingo zerbitzua ohikoa izan da eta Olarro Egunean zerbitzua bertan behera uztearen inguruan ez da informatu. 

Arazo teknikoak medio zerbitzua ez eman izana, tamalgarria den arren, ulertu dezakegu, baina jeltzaleei ez zaie “onargarria” iruditzen herritarrak horren inguruan ez informatu izana, izan ere, azken urteotan zerbitzua jai guztietara zabaldu genuela kontutan hartuta, herritarrek Olarro Egunean ere zerbitzu hori izango zutela pentsatzen zuten. Guk ere zerbitzua emango zela pentsatzen genuen, zerbitzua kentzearen inguruan ez zaigulako ezer komunikatu. EAJ-PNVko ordezkarien ustez, "larria iruditzen zaigu udalean herri ordezkaritza dugun gainerako taldeak ez informatu izana, baina are larriagoa herritarrak jakinaren gainean ez jartzea” eta “gardentasun falta hori ez zaigu onargarria iruditzen". 

Amaitzeko, jeltzaleek eskaera bat luzatu diote udal gobernuari “aurrerantzean gardenagoak izan daitezela eta herritarrak udalaren zerbitzuen inguruan informatu ditzatela, zumaiarrek eskubidea dutelako zerbitzuen inguruko informazioa eta azalpenak jasotzeko eta lanean jar daitezela zumaiarrontzat onuragarria den zerbitzu hori lehen bai lehen berreskuratzeko”.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide