Komunitatea erabiltzeko arauak

Zer da komunitatea?

Zumaiaguka.eus erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe, talde, sinadura eta erabiltzailez osatuta dago.

Zein da zein?

Kideak: izen-abizena duten erabiltzaileak, anonimoak ez diren taldeak, sinadurak eta kolaboratzaileak dira; komunitatean inoiz ekarpenen bat egin duten norbanakoak eta taldeak edota etorkizunean egin nahiko luketenak. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute webgune honetara.

Erabiltzaileak: egiaztatutako erabiltzaileek gure webguneko edukietan erantzuteko aukera izango dute, guztietan (albisteak, iritziak, ikus-entzunezkoak, komunitateko taldeen ekarpenetan...). Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joango zara. 

Oharra: webgune honetako edukietan ezingo da iruzkinik idatzi modu anonimoan. Izen-abizen errealak ematea derrigorra izango da, eta hala deritzogunean, erabiltzaileari bere nortasuna egiaztatzeko eskatuko zaio.

Zer egin komunitatean parte hartzeko?

Kide zein erabiltzaile izaera eskatzeko, erredakzioarekin jarri behar da harremanetan, han talde, sinadura edo kolaboratzaile profila eman diezazuten. Une horretan, kudeatzaile batek egiaztatuko du benetako datuak eman dituzula eta eskaera onartuko dizu. Segidan, profila sortuko dizu erabiltzailearekin eta pasahitzarekin.

Behin izena emanda, nola parte har dezaket komunitatean?

Arau sinple batzuk daude komunitatean parte hartzeko:

  1. Kideek egindako ekarpenak zuzenean argitaratuko dira webgunean (gogoratu aurrez nortasuna egiaztatuko duela hedabideak komunitatean profila izan dezazun). Dena den, ondoren erredakzioko kazetari batek ekarpen horiek txukundu egingo ditu.
  2. Erabiltzaileek iruzkinak soilik egin ditzakete, eta horiek ez dira zuzenean argitaratzen. Erredakzioko kazetari batek gainbegiratuko du zure iruzkina, eta ontzat emandakoan argitaratuko du. Iruzkinetan akusazioak eta irainak ez ditu onartuko webgune honek; halako kasuetan webgune honek ez ditu argitaratuko iruzkinak. Era berean, euskara hutsean egindakoak eta erdarazko webguneetara bideratzen duten kanpo loturarik gabekoak izan beharko dute iruzkinek. Halaber, erabiltzaileen erantzunak ez ditu aldatuko edo ezabatuko webgune honek behin publiko egindakoan; behin idatzitakoa betirako izango da publikoa. 

Oharra: webgune honek ez du bere gain hartzen komunitateko talderen, sinaduraren edo erabiltzaileren batek webgune honetan adierazitakoaren erantzukizunik.