EAJren udal taldea: "Zumaiarrak herrian bertan egindako km 0 musuko berrerabilgarriak erabiltzera animatu nahi ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2020ko uzt. 3a, 16:15

EAJ udal taldeak musukoak erabiltzearen garrantzia azpimarratu du, coronavirusaren hedapenean atzera pausorik ez emateko eta herrian bertan musuko berrerabilgarriak egiten direla gogora ekarri du. Decotenan, Patxita Etxezarreta 21ean edo Txomin Agirre kaia 1ean, bertan egindako ziurtagiridun musukoak eros daitezke eta Las cosas de Valen dendan (Patxita Etxezarreta 23) eta Flysch arropa dendan (Itzurunbidea 1). Babes neurri gisa ez ezik, apaingarri gisa ere erabili daitezken musuko dotoreak.

Koronabirusaren pandemiak sortu duen normaltasun berri honetan, musukoak ezinbestekoak bilakatu dira gaitzaren transmisioa geldiarazteko. Guztion egunerokoan osagarri bat gehiago da orain, eta beste hainbatetan bezala, maiz internet bidez atzerritik eskuratzen ditugu. Hala ere, Zumaian bertan egindako musuko berrerabilgarriak eskuratzea posible da, eta EAJren udal taldeak zumaiarrak animatu ditu Zumaian bertan egindako km 0 musukoak erostera, baita beste gainerako bertako produktuak kontsumitzera ere. 

Decotena enpresak hainbat erakunderentzat (Eusko Jaurlaritza, Tknika) egin ditu dagoeneko ziurtagiria duten musuko berrerabilgarriak, baina kopuru txikitan ere saltzen ditu eta eskura dituzte zumaiarrek bere dendetan (Patxita Etxezarreta 21ean edo Txomin Agirre kaia 1ean). Babes neurri gisa erabiltzeaz gain, osagarri-apaingarri gisa erabili nahi dituztenek ere badute non erosi, herriko zenbait dendatan eskuz egindako musuko dotoreak saltzen baitituzte, adibidez, Las cosas de Valen dendan (Patxita Etxezarreta 23) eta Flysch arropa dendan (Itzurun zuhaizbidea 1) Valenek egindako musuko pertsonalizagarriak daude salgai.

“Bi gauza azpimarratu nahi ditugu, batetik, bertan egindako produktuak kontsumitzeak duen garrantzia, Km0 produktuak erostea gure etorkizunean inbertitzea delako eta, bestetik, gaitzaren hedapenean atzera ez egiteko musukoa erabiltzearen beharra” azaldu du EAJ udal taldeak. “Zumaiarrak animatu nahi ditugu Zumaian bertan egindako musuko berrerabilgarriak erostera eta segurtasun distantzia bete ezin denean musukoa erabiltzera, elkar zainduz egingo diogulako aurre COVID-19ari”.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide