Pertsonal Gastua eta azpikontratazioa
- Aurrekontu hauek Pertsonal Gastuaren (I Kapituloa) igoerarekin jarraitzen dute. Udal gobernuak azaldu duen bezala, gastuaren “norabide aldaketa”-ri jarraipena ematen dio eta aldarrikatzen duen udal zerbitzuen publifikazioari. Horretarako aurten brigada 2 pertsonatan haundituko da (iturgin bat eta peoi bat). Horretaz gain Komunikazioa arduradun bat gehitu behar dugu, lehen zerbitzu kontratu bidez zegoena.
- Komunikazio Arduradunaren kasua alde batera utzita eta brigadaren haunditzeari erreparatuz, erabaki honekiko gure posizioa berresten dugu: igoera hori ez dator bat eraginkortasunaren eta udal baliabideen zuhurtziazko kudeaketa baten aldeko gure filosofiarekin. Udal gastuak finkotu egiten ditu eta udalak baliabideak kudeatzeko gaitasuna gutxitu egiten du.
- Era berean ez dugu uste herritarrentzat zerbitzu gehigarririk suposatzen duenik. Gure iritziz, brigada obretara baino, mantenimendu lanetara bideratu beharko litzateke eta aldi berean gure irizpidea Zumaiko gremioen bitartez lan egitea da, aktibitate ekonomikoa bultzatzeko, udala ere aktibitate ekonomiko horren traktorea izateko.
- Udal gobernuaren argudioa honen aurrean azpikontratazioaren jeitsiera bilatzen duela da, ekonomikoki ekilibrio bat lortuz. Baina zenbakiak ikusita ez dugu horrelako emaitzik aurkitzen, izan ere azpikontratazio gastuari erreparatzen badiogu 2020ko aurrekontuarekiko 400.000 euro pasata igo da, pertsonala 221.000 eurotan haunditu denean, bai brigada eta bestelako gastuekin (lansarien igoera, …).
- Beraz udal gobernuak ezarri duen helburua ez du bete. Baina gehiago kezkatzen gaituena da Udal Gobernuak bide honetatik jarraituko duela hainbat zerbitzu barneratuz. Emaitza hauek ikusita guk proposatutako Udal baliabideen Azterketa are ta beharrezkoagoa da aldaketa hauek eta udalaren zerbitzu eskaintzari nola erantzun jakiteko.
- Horregatikik Udal gobernuak publifikazioaren aldeko apostua sakondukoduela esaten duenean, adierazpen honen definizioa falta du. Arlo honetan etorkizunerako eta legealdirako planak konkretatu behar ditu, berauek udalaren kudeaketa baldintzatuko bait dute krisi eta ezuzteko egoeretarako erantzun maila murriztuz.
- Iaz argumentu berdinarekin etorri ginen orduko Aurrekontuak eztabaidatzean, eta Covid 19arekin, mahai gainean jartzen genuen balizko krisia etorri zaigu. Aurreko legealdiko gure kudeaketa zorrotzari esker Udala egoera finantziero indartsuan egon da horri aurre egiteko, baina gastuarekiko dituzuen apustu berri hauek lortutakoa xahutuko dute.
- Honen arira bi datu bakarrik jartzen ditut esandakoaren adierazle moduan: Pertsonal Gastuaren pisua Udalaren Diru Sarrera Arruntekiko 2019ko % 26,60 tik % 31,68ra joan da. Eta azpikontratazioarena %26,06 tik %29,8 ra.
Eurotan, 2019 tik:
- Pertsonal gastua 643.628 euro igotzea da proposamennean, herritarrei zerbitzu gehigarririk eman gabe.
- Azpikontratazioa, behera joan beharrean 469.746 euro igo da.
Guzti honek aurrezki garbira garamatza.
- Aurrekontu honek udalaren aurrezki garbia bertan behera utzi du. 2021erako 295.000 euro inguru aurreikusten dira. Kopuru hau erabat aldentuta dago aurreko legealdian izan ziren batazbesteko 1.500.000 euroko aurrezkiarekin.
- Kontutan har dezagun aurrezki maila honek egoera ekonomiko sendoa eta diru gerakin ugaria (6 milloi euro) ahalbidetu duena.
- Eta horrek besteak beste Covid 19ri aurre egiteko udalak izan duen hainbat ekimenen eta neurrientzako oinarria izan dela, besteak beste autonomo eta merkatariei laguntzak, edo erosketa bonoen kanpaina, ez bakarrik guk proposatutakoak, baizik eta insistitutakoak ere bai.
- Egia da Foru Funtsaren murrizketak eragin nabarmena duela, 543.397 euro ain zuzen aurrekontu honetan. Baina kontutan izan behar da aurten izango dugun ekarpenaren zenbateko berdintsuarekin (6.711.467 euro) aurreko legealdian inbertsioen gehiengoa estali duten gerakinak lortzeko gai izan garela.
Adierazgarri bezala:
- 2019 eta 2021 bitartean sarrera arruntak berdintsuak izan dira, 13 millio inguru.
- Gastua era berean 1.200.000 igo da.
- Ez ohiko gastuak egon dira (Kirol patronatuaren ekarpen gehigarria), baina desbideraketa ez dute justifikatzen.
Inbertsioak
- 2021.eko inbertsioak 1.955.221 eurokoak dira. Esan bezala udalaren aurrezki garbiak %15a bakarrik estaltzen du aurreko legealdian batazbeste %75a egiten zuenean.
- Argi dago udalak aurrezkia sortzeko gaitasuna galdu duela eta EH BILDUk adierazitako “norabide aldaketa” ez dela bide zuzenena aurreko maila komenigarria berreskuratzeko.
- Aurten inbertsioetan Kale Argiteriaren berrizearen bigarren fasea du kopuru haundiena 1.176.796 eurokin. Berau dirulaguntzaz eta zorpetzeaz ordainduko da.
- Bestelako inbertsioak aipatutako aurrezki eskasarekin eta udal lurzoru baten salmentarekin aurre egingo zaie. Esan beharra dago, bestelako inbertsio hauek herri azpiegituren ohiko eta beharrezko mantenurako inbertsioak dira: kale eta bide konponketa, haur parkeak, inbertsio informatikoak, herri altzariak bezalakoak.
- Baina larria eta kezkagarria iruditzen zaigu herri patrimonioaren salmenta mota honetako inbertsioetara bideratu beharra herri azpiegitura berrietara baino.
- Aurten urtea salbatu dugu, baina hurrengo urtetarako inbertsioen finantzaketarako duda handiak ditugu.
- Bestalde gure ustez badago aukera udalarentzat beharrezkoak diren azpiegitura batzuk aurrera ateratzeko. Larretxoko Igogailuaz eta Skate Park-eaz ari naiz. Gainera prestatuta eta landutako proiektuak dira eta ez genuke denborarik galduko berauetan. Eta berauek finantzatzeko tartea badago.
Inbertsio hauek lehenetsi ditugu gure hasierako proposamenean zeuden beste batzuetatik, ain zuzen:
- Txakur parkea.
- Zumaienako ‘Baso majikoa’-ri laguntza, kontutan izanda Udal Gobernuak herriko eragile honekin lankidetza sendotzeko prestusanuna agertzen duela egon daitezkeen proektuak elkarrekin lantzeko.
Beste gai batzuk
- Aipamen berezi bat egin nahi nuke Merkataritza sustapenerako neurriei buruz:
- Diru partida berezi bat sortu da.
- Guk argi adierazi dugu partida horrek PERCOa egiteko lehentasuna duela.
- Zumaiak ez du plangintza hau, eta gabezi nabarmena da.
- Beste ekimen edo aukeren balorazioa egin gabe eta zalantzan jarri gabe, merkataritzak Zumaian duen egoerari aurre egiteko analisi eta azterketa sakon eta profesional bat beharrezkoa dela uste dugu. PERCOa (Merkataritza Indartzeko Plan Berezia) da horretarako ezarritako lanabesa.
- Plan honek jasotzen dituen neurriak, orokorrean, herriak duen merkatal eskaintza eta herritarron eskariak aztertu eta alderatzen ditu, bien arteko tartea nabarmentzeko eta berau betetzeko planak eta neurriak ezarriz. Neurriak integralak dira eta merkataritzatik aratago dauden sailak jorratzen ditu: hirigintza, aparkalekuak, garraioa, fidelizazioa edota aipatutako proiektua. Horretaz gain neurrien artean badaude gure aldetik garrantzi haundia ematen diogun bi arlo: formazioa eta heziketa / kontzientziazioa. Bestalde orain HAPOa lantzen gabiltzala, lanketa hau erabat osagarria da.
- PERCO bat egitearen kostua ez da altua eta Eusko Jaurlaritzak baditu laguntza programak berauentzako.
- Horretaz gain PERCO bat idatzita izatea beste era batzuetako diru laguntzak jasotzeko beharrezkoa da. Beraz bere balioa azterteta, diagnostiko eta lan lerro bat ezartzeaz gain, beste ate batzuk irekitzeko giltza da.
- Zumaia On proiektua ona, oso ona edo bikaina izan daiteke betiere egoeraren azterketa oso eta sakon baten ondoren nabarmenduko den benetako premia dela egiaztatuz. Denok gara jabe on line kanalak eta digitalizazioak duen garrantziaz (batez ere Covid ondoren); eta horrek ezartzen duen aldaketa bortitzera egokitu beharra. Eta logikoa da mota honetako proiektua kontutan izatea, baina merkataritzak digitalizazioaz baino gehiagoko neurriak behar ditu eta guzti horiek identifikatzea eta tajuz lehenestea beharrezko lehenengo pausutzat ikusten dugu.
Konklusio modura
- Aurten urtea salbatu da zorpetze eta udal patrimonioaren salmentarekin. Ez dugu begi txarrez ikusten hortara jotzea, batez ere bizi dugun krisi egoera ikusita eta kontutan izanda udalak duen egoera ekonomiko ona eta zorpetze maila baxuarekin.
- Baina guretzat lehenbizikoa da udala bera, bere kudeaketarekin aurrezkia lortzeko gai izatea erabat jasangarria izateko. Publifikazio eta gastua finko bihurtzeko norabide honek udalak aurrean dituen inbertsioak burutzeko ahalmena ahultzen du eta beste erakundeen ekarpenen eta kanpoko baliabideen menpe uzten du.
- Zuhurtasuna jarri da aurrekontu hauen ipar-orratz. Baina udalaren gastua, ez bakarrik haunditu, baizik eta finkotu egiten da.
- Gauden krisi eta zihurgabetasun egoera honetan hori zurhurtasuna al da?
- Ez dugu kudeaketa honetan eredu jasangarririk ikusten, eta udalak izan dezakeen autonomia murriztu egiten du.
Guzti honengatik gure bozka kontrakoa izango da.
AURKEZTUTAKO EMENDAKINA
Gehikuntzak