EAJ-PNV udal taldeak adierazten du, Zumaiako argiteriaren Hobekuntza Planaren pleguek segurtasunerako funtsezko helburuak uzten dituztela kanpoan

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Udal Taldea 2022ko mar. 22a, 11:56

Atzo goizean Lurralde Antolamenduko Batzordean, "Zumaiako udalerriko kanpoko argiteria publikoko instalazioetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko proiektuaren II. Fasea gauzatzea kontratatzeko” pleguen berri eman zitzaigun.

EAJ-PNVren aurreko legealdian, Berdintasun sailak, herrian lokalizatutako puntu beltzen txostena Hirigintza Sailaren eskuetan jarri zuen. Argiteria aldatzeko lehen fasea egin zenean, puntu hauetako batzuei konponbidea emateko aprobetxatu zen.

II. Faseko pleguetan, segurtasunari buruzko ezer ez dela jasotzen ikusirik; eta 1.176.000 euroko aurrekontua duela jakinik, txosten horretan jasotzen diren eta konpontzeko gelditu ziren beste puntuei soluzioa emateko aprobetxatu beharko litzatekela iruditzen zaigu eta hala proposatu genuen. Horretaz gain, zebra bideen iluminazioa aztertu eta ikusmen urritasuna dutenentzako semaforoak ere egokitu daitezkeela jakinarazi genuen.

Arratsaldez, Berdintasun batzordea izan genuen eta han ere gure proposamena azaldu genuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide