Bi milioi eurotako igoera langileen gastuetan honetarako? Zumaiako EAJ udal taldearen ustez, onartezina da jaietako aste honetan zerbitzu publikoek izan duten arreta-ordutegiaren murrizketa, kontutan izanik aurreko agintaldiko 3,5 milioitako pertsonal gastua 5,3 milioi izatera pasa dela.
Ordutegi murriztuak eta itxierak ez dira jaiegunetara bakarrik mugatu. Horrela, udal eraikin gehienak asteazkenean bakarrik ireki dira, eta Ludoteka eta Foronda aste osoan zehar itxi dira. Beste zerbitzu batzuek, udaletxeak, Alondegiak eta Gizarte Zentroak esaterako, ostiralera arte luzatu dute Sortzez Garbiaren jaia, eta kiroldegiak ordutegiak mugatu ditu.
EAJ-PNVren ustez, udalak eta kiroldegiak, gutxienez, jaiegunak ez diren egunetan ohiko ordutegian ireki beharko lukete, herritar guztiei zerbitzua errazteko, "pribilegiatu bakar batzuen eskura bakarrik dagoen 'akueduktua'-ren aldeko apustua egin beharrean". "Ez zaigu koherentea iruditzen funtzionarioak gizentzen dituen politika baten alde egitea, baina gero zerbitzu publikoaren eskakizunei eraginkortasunez ez erantzutea", gaineratu du udal talde jeltzaleak.