Komun publikoen inguruan Udal Gobernuaren konpromiso eza salatu eta irtenbide iraunkorrak proposatu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia EAJren udal taldea 2025eko irailaren 12a

Basustabideko aldi baterako komuna ez da irtenbidea, zumaiarrek urte osoan zehar komun finko bat behar dute.

Gure kezka adierazi dugu herritarrek urte osoan zehar erabiltzen duten Basustabideko pasealekuan (Torreaga ondoan) dagoen komun publikoaren egoeragatik. EH Bilduren Udal Gobernuak apirila eta iraila bitartean aldi baterako komun bat jarri duen arren, neurri hura ez da nahikoa, urtearen gainerako egunetan ez baitago komunik erabilgarri.

Aldi baterako komuna turistentzat pentsatutako irtenbidea da eta ez die herritarren benetako beharrei erantzuten. Basustabidea zumaiarrek maiz erabiltzen duten pasealekua da eta onartezina da urte osoan bertan paseatzen dugunon higienea eta erosotasuna bermatzen duen komun iraunkorrik ez egotea.

Nabarmendu nahi dugu, Udal Gobernuak, ingurua “Kostas”-ena dela aitzakiatzat hartzea. Honek ez du oztopo izan behar herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko. Horregatik, komun finko bat instalatzea proposatzen dugu, aparkaleku bereko plaza batean esaterako, urte osoan bizilagunen beharrei erantzuteko eta ez soilik turismo-denboraldian.

Proposamen honekin, zerbitzu publikoak hobetzeko eta herritarren benetako beharrei erantzuteko konpromisoa berresten dugu, Udal Gobernuak oraindik ezarri ez dituen irtenbide egingarri eta arduratsuak badaudela ikustaraziz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide