Bederatzi jardunaldi oso lehiatu izan dira, bertan, errepideko profesionalez aparte, Espainiako pistako selekzioko kideak ere lehiatu dira eta kopuruz bezala, mailaz ere ona izan den torneoa ondo bukatu du bere aukerak aprobetxatuz eta taldekideentzat lana eginez.
Azken jardunaldian Daniar proban 10. sailkatu zen, baita puntuaketan ere eta skratxean atzerako lana egitea tokatu baitzitzaion. Nabarmentzekoa azken jardunaldian taktikak garrantzitsuak izan zirela eta, nahiz eta behin eta berriz saiatu karrerak hausten eta ihesaldiak sortzen, oso oso zaindua izan zela bere gurpila eta inongo unetan ez zioten baimenik eman alde egiteko, ezta berarekin batera alde eginez lana egin eta aurrera egiteko ere. Zumaiarrak etsi eta lasterketa beste era batera planteatu behar izan zuen.
Larunbat honetan pistan erakutsitako sasoi ona aprobetxatuz Mallorkan korrituko du Ander Alonso taldekidearekin batera; Ciutat de Palma sarian parte hartuko dute Ampoko bi txirrindulariek eta hantxe lehiatuko dira estatu espainiarreko espezialistarik onenekin keirin, kanporaketa eta madison proban. Ilusioz eta gogoz beteta daude nahiz eta jakin aurkarien maila ikusita gogotik sufrituko dutela.
Gorka Etxabe bikain
Gorka Etxabek bikain amaitu du torneoa. Parking Geltokiko ziklistak afizonatu mailako estreinaldian, amaierarako hartu dio neurria maila berriari. Juniorretatik afizionatuetara egoera aldatu egiten da, abiadurak zer ikusirik ez du eta aurkarien mailak ere ez, beraz normala da egokitzea kostatzea eta txalogarria oso azken bi jardunaldietan lortutakoa. Daniar proban Etxabe 2. sailkatu zen, puntuaketan 13. eta scratxean 8.
Sailkapen nagusian 10. izan da, lehen urtekoen artean aurrena, pistan espezialista dela erakutsiz, ezin da ahaztu junior mailan Espainiako selekzioko kide izan dela.
Kadete mailan bere debutean Gaizka Gurrutxagak 22. Bukatu du, oso emaitza ona gorpuzkeraz txikia baina gogoz eta kemenez handia den Aizarnazabalgo txirrindulariarentzat. Kadeteak bi multzotan banatzen dira, 25 onenak batean eta beste guztiak bestean, eta Gaizka Gurrutxagak onenen multzon bukatzea lortu du. Azken jardunaldian Puntuaketan 19. izan zen, Scratchean 11. Eta daniar proban 20.
Eider Manzisidorrek berriz 10 bukatu du nesken sailkapenean.
Olaziregi Mallorkan lehiatuko da larunbat honetan eta berarentzat eta besteentzat ere urtarrilaren 31 eta Otsailaren 1a data bereziak izango dira bertan jokatuko bait dira Pistako Gipuzkoako Txapelketak.