Larunbatean Tarnosen, eguraldi petral petralarekin lasterketa ona egin zuen. 200 parte hartzailetik gora izan ziren bertan, tartean 2 talde profesional, ibilbidea gorabeheratsua eta zigi-zagatsua: guztira 148 km izan ziren eta azken 40 kmak arte, Aitor Olaziregi lasterketako lehen multzo nagusian joan zen, matxura batek atzean gerarazi zuen arte. Lasterketa bukatzea askorentzat helburu izan da, bukatu zuten 80 txirrindularien artean helmugaratu zen zumaiarra.
Asteartean Donapaleun beste lasterketa bat izan zen, berriz ere eguraldiak aurpegirik ilunena erakutsi zuen, hotz handia eta euria goian-behean lasterketa guztian zehar; 124 km eta ibilbidean hiru mendate, lehenengoa 30. km-an lehen mailakoa. Horrarte Olaziregik taldeak agindutako lana egin zuen, ihesaldiak kontrolatu eta behin mendatera heldutakoan ardura besteena zen; baita hartu ere: Ampo txirrindulariek lan bikaina egin zuten Aitor Gonzalez ermuarra 4. sailkatu zen, Mikel Elortza azkoitiarrak tarteko helmugak irabazi zituen eta talderik lehiakorrenaren saria eman zioten AMPO-Goierriko T.B.-i.
Asteburuan berriz ere Lessor Basqueko lasterketak ditu Aitor Olaziregik eta hortik Zumaiako lasterketari begira jarriko da.