Scratch proba irabazi zuen eta puntuaketan bigarren amaitu zuen. Benetan jardunaldia borobila izan zen, astebete lehenago Bordelen Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu zuen txirrindulari gaztearentzat. Jardunaldian hartutako puntuei esker sailkapen nagusian zortzigarren kokatu da.
Viveros San Antongo beste bi txirrindulari ere lehiatu ziren 8. jardunaldian: Kimetz Etxabe 8. sailkatu zen scratchean eta 18. puntuaketan; Mikel Manzisidor, berriz, 14.a izan zen scratchean eta 17. puntuaketan. Sailkapen nagusian Kimetz Etxabe 10.a da, 11. Roman Zabaleta (gai pertsonalengatik ez zuen parte hartu) eta Mikel Manzisidor 26.a Guztira kadeteen sailkapenean 82 txirrindulari daude.
Jubeniletan, Viveros San Antongo Antton Tolosa 9.a izan zen puntuaketan eta 17.a kanporaketan. Sailkapen nagusian gazte zumaiarra 28. tokian dago.
Igande goizean, 10.00tatik aurrera, azken jardunaldia jokatuko da: kadeteek scratchean eta puntuaketan lehiatuko dute, eta jubenilek tenpon eta puntuaketan. Jardunaldi horren ondoren Gipuzkoako txapelketak jokatuko dira hilaren 27an, goizez eta arratsaldez.
Gaztetxoei deialdia
Bestalde Viveros San Anton–Zumaiako Txirrindulari Elkarteak gonbitea luzatu nahi die txirrindularitza praktikatu nahi duten gaztetxo guztiei, eta hori bideratzeko dei egiten die astelehenean, hilaren 22an, elkartearen egoitzara azal daitezen (Zuloaga enparantza) arratsaldeko 7etan, NAN edo familia liburuaren fotokopiarekin. 2018an 11, 12, 13 eta 14 urte beteko dituzten neska-mutilentzat da deia.