Aurten 17 izango dira gure kluba ordezkatuz ibiliko diren ziklistak: 4 infantil eta 13 alebin.
- INFANTILAK: Garazi Bergara, Maddi Etxabe, Heiko Mata eta Aritz Eizagirre.
- ALEBINAK: Araitz Aldazabal, Ihintza Gartziarena, Manex Beristain, Beñat Sainz, Zuhaitz Valero, Asier Aizpurua, Xabat Bergara, Danel Beristain, Anuk Gojenola, Hedoi Mateos, Lizar Tolosa, Kepa Urbieta eta Yuri Urbieta.
Denboraldi berria antolatzerakoan helburuez hitz egingo da: ondo pasa garrantzitsuena, ziklismoa ezagutu, ziklismoaren oinarriak landu, eta lanerako pautak hartu (ziklismoaren bitartez bizitzarako hezi).
Talde giro bikainean hasiko da denboraldia eta datorren astean Hondarribian izango dute errepideko lehen lasterketa. Datorren astean kadeteek eta jubenilak ere denboraldiko lehen karrerak izango dituzte: kadeteek Donostiako Ibaetan eta jubenilek Eibarren.
Pistako denboraldia: balorazio ona
Gipuzkoako txapelketarekin bukatu zuten pista denboraldia. Balorazioa ona da. Gipuzkoako txapelketan Antton Tolosa jubenila luzitu egin zen; 9. sailkatu zen, baina tempo lasterketan garaipenetik oso gertu ibili zen: 2. Amaitu zuen. Scratchean 10.a izan zen, kanporaketan 13.a eta puntuaketan 18.a.
Kadetetan, Aitor Agirre izan zen onena: 7. bukatu zuen; Kimetz Etxabek 18. eta Mikel Mancisidorrek 21.
Errepideko denboraldiari begira bost izango dira Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari elkarteko ziklistak: Aitor Agirre, Kimetz Etxabe, Mikel Mancisidor, Roman Zabaleta eta Ander Altuna. Azken honek Bazpi taldea utzi eta zumaiarrekin korrituko du denboraldi honetan.