Alebin mailan, 51 parte hartzaileren artean, Yuri Urbieta 7. sailkatu zen eta, denboraldiko lehen proban, Anuk Gojenola 8.a izan zen; Danel Beristain 10. sailkatu zen, 15. Beñat Sainz, 17. Asier Aizpurua, 20. Manex Beristain, 23. Lizar Tolosa, 28. Iker Eizagirre, 30. Xabat Bergara eta 38. Kepa Urbieta. Benetan, ez ohiko proba honetan asko dibertitu ziren gure txirrindularirik gazteenak. Infantiletan 36 izan ziren parte hartzaileak: 8. izan zen Aritz Eizagirre, 19. Heiko Mateos eta 3. Maddi Etxabe. Larunbatean Hernanin izango dute lasterketa baina hau jada errepideko karrera izango da, ohikoa.
Kadeteek Elgoibarren izan zuten lasterketa, eta Mintxetako malda pikoan izan zuen karrerak amaiera txirrindulariek 59 km osatu ondoren. Bukaera gogorra, batez ere erritmo bizian osatu baitzuten ibilbidea ziklistek; 135 irteeran, bukaeran 87 bakarrik, eta horien artean 9. sailkatu zen Kimetz Etxabe, Aitor Agirre 24. (erorikoa izan zuen azken kilometroan), 20. Roman Zabaleta, 31. Ander Altuna eta 75. Mikel Mancisidor. Taldeka 17 sailkatuetatik 7.a izan zen Viveros San Anton–Zumaiako Txirrindulari Elkartea. Igande honetan hitzordua Azpeitian izango dute; ibilbide laua iragarrita, zer ikusirik ez aurreko bi lasterketekin. Hiru proba jokatuta, kadeteen lehen urteko Gipuzkoako rankinean Kimetz Etxabe 3.a da, Aitor Agirre 7.a, Ander Altuna 10.a eta Roman Zabaleta 13.a. Orain arte egindako lana beraz ona da eta lehen urtekoak direla kontutan hartuta, hobetzeko asko dagoenez, itxaropentsu eta gogotsu egingo diete aurre datozen lasterketei.
Jubeniletan, Antton Tolosak bere progresioan jarraitzen du. Egian, oso lasterketa tekniko eta zailean, 47. Amaitu zuen. 107 txirrindulari irteeran eta horien artean Direct Energie talde profesionalaren harrobia (erakustaldia eman zuten, zazpi lehenengoetan bost sailkatuz). 107 txirrindulari horietatik 61k bakarrik bukatu zuten. Lasterketak 79 km izan zituen eta bataz besteko abiadura 40,124km/h. Larunbatean Mutrikun du lasterketa Antton Tolosak, ibilbide gogorrarekin, bi aldiz gainditu beharko baitute Kalbarioko malda helmugara heldu aurretik.
Azkenik Aitor Olaziregi (AMPO) Murtzian izan zen. Bigarren mailako hiru mendate eta lehen mailako bat zuten ibilbidean eta azken honetan matxura izan zuen bizikletan eta ezin izan zuen Espainiako kopako lasterketa bukatu. Asteburu honetan Nafarroako Oteizan du 135 kmko lasterketa zumaiar gazteak.