Danel Beristain bigarren Astigarragan; Garazi Bergara podiumeko lehen postutik jaitsi gabe

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2018ko mai. 3a, 15:37

Viveros San Anton–Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariak gero eta hobeto dabiltza; Danel Beristainek denboraldiko posturik onena lortu zuen Astigarragan, zirkuitu arriskutsu batean bigarren postua lortuaz.

Alebin mailako lasterketan 48 txirrindulari izan ziren parte hartzen, horietatik 41 mutilak, eta 37k lortu zuten lasterketa bukatzea. Viveros San Antongo lau sailkatu ziren 10 lehenengoen artean: 2. Danel Beristain (bikain bere lehen urtean), 6. Anuk Gogenola, 7. Asier Aizpurua eta 10. Yuri Urbieta. Baina, hauezaz gain, taldekide guztiek eman zuten euren onena eta baita ondo sailkatu ere: 12. Manex Beristain, 18. Lizar Tolosa, 19. Beñat Sainz, 22. Xabat Bergara, 24. Iker Eizagirre, 33. Kepa Urbieta eta 34. Hedoi Mateos. Infantil mailan 47 izan ziren parte hartzaileak, hemen ere 41 mutil, eta oso labain zegoen zoruan, beren teknika erakutsi ahal izan zuten Ariz Eizagirrek eta Heiko Mateosek. Aurpegia eman zuten eta amaieran 13. sailkatu zen Aritz Eizagirre eta 14.a izan zen Heiko Mateos. Nabarmentzekoa 41 txirrindularietatik 18 besterik ez zirela lasterketa bukatzeko gai izan, horien artean Viveros San Antongo biak.

Nesketan Garazi Bergarak berriz ere Astigarragan eman ohi duten txapela jantzi zuen, beste behin garaipena lortu zuen nesketan. Neskek Andoainen ere izan zuten lasterketa maiatzaren 1ean, han ere onenen artean lehiatu ahal izan zuen Garazi Bergarak.

Datorren larunbatean taldekako edo eskola arteko erlojuaren aurkakoa jokatuko da Irunen.

Kadete mailako hitzorduak Viveros San Anton taldea Urretxura eraman zuen larunbatean. Bost txirrindularietatik bik lortu zuten lasterketa bukatzea, Aitor Agirrek eta Mikel Mancisidorrek. 64 kmko lasterketa oso gogorra izan zen, eguraldiak asko zaildu baitzuen lasterketa eta Gipuzkoa kanpotik etorritako txirrindularien mailaren eraginez abiadura ere kontutan hartzekoa izan zen: bataz besteko abiadura i-a 39Km/hkoa izan zen. 149 txirrindulari irteeran eta karrera 59k besterik ez zuten amaitu. Beraz nabarmnedu behar da Aitor Agirreren 36. postua eta Mikel mancisidorren 42.a; Kimetz Etxabe lehen multzoan zenean zulatu batek lasterketatik kanporatu zuen; zorte txar bera izan zuen Ander Altunak; Roman Zabaletak berriz ezin izan zion erritmo handiari eutsi. Datorren larunbatean Zarautzen dute karrera kadeteek. Larunbat goizean izango da lasterketa eta Zumaiatik bi aldiz pasako dira; horrek bultzatuko ditu Viveros San Antongo ziklistak aurpegia eman eta beren onena eskaintzera hain ondo ezagutzen duten ibilbidean.

Jubenil mailan Antton Tolosak Idiazabalen erakutsi zuen bere lan onaren ondorengo emaitza; oso ibilbide gorabeheratsuan (3 mendate, horietako bat, Albitsu, bi aldiz gaindituz) eta eguraldi txarra ere aurkari bihurtuz, Antton Tolosak 37. bukatu zuen. 55 txirrindulari besterik ez ziren helmugara heldu 83 km egin ostean; 80 abiatu ziren helburu horrekin. Txirrindularien abiadura handia izan zen, eta irabazleak orduko 39,274 km/h bataz bestekoa atera zuen. Datorren asteburuan bi lasterketa ditu Antton Tolosak, larunbat arratsaldean Lazkaon (Lazkaomendin amaiera) eta igande arratsaldean Seguran (Lierni hiru aldiz igoko dute).

Ampo taldean korritzen duen Aitor Olaziregik Lazkaon korritu zuen larunbatean eta bere eskuetan zegoen guztia egin zuen taldekide batek, kasu honetan bere lehengusuak Unai Iribarrek, garaipena lortzeko. Taldelan eredugarria egin zuten Ampoko kide guztiek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide