Aurreko igandean Irunen izan zuten lasterketa eta Heiko Mateosek lasterketa bikaina egin zuen, ihesaldia harrapatuz. Aritz Eizagirrek 23. bukatu zuen eta Garazi Bergara 3.a izan zen, nahiz eta lasterketa guztia buruan egin; azkenean bere lanaz ederki aprobetxatu ziren beste batzuek.
Alebinetan, Asier Aizpuruak erorikoa izan zuen eta ez zuen bukatzerik izan. Beste taldekideek oso maila ona eman zuten: 4. Yuri Urbieta, 7. Anuk Gogenola, 8. Danel Beristain, 18. Lizar Tolosa, 21. Manex Beristain, 23. Beñat Sainz, 31. Zuhaitz Valero, 37. Hedoi Mateos. Oso maila onean heltzen ari dira denboraldi amaierara. Nesketan 11.a izan zen Ihintza Gartziarena eta 12. Araitz Aldazabal. Asteburu honetan ez dute alebinek lasterketarik izango.
Kadeteek Eibarren izan zuten lasterketa igandean eta pena bakarra ihesaldian ez zela Viveros San Antongo txirrindularirik sartu. Bestela, karrera bikaina egin zuten eta pelotoi burutik aldendu ziren une bakarrean sortu zen sei txirrindulariz osatutako ihesaldi ona. Helmugan 14. sailkatu zen Ander Altuna, 20. Kimetz Etxabe, 21. Roman Zabaleta, 37. Aitor Agirre eta 71 Mikel Mancisidor. 150 txirrindulari izan ziren irteeran eta 104k bukatu zuten. Nabarmentzekoa izan zen abiadura: 40,44k kilometro orduko, 63 kilometroko ibilbidean. Taldeka Viveros San Anton 6. sailkatu zen. Asteburuan bi lasterketa korrituko dituzte: larunbat goizean Lazkaon eta igande arratsaldean Ataunen. Denboraldi honetan lehenengoz egin beharko diete aurre bi lasterketari asteburu berean, baina Viveros San Antongo txirrindulariak prestatuta daude ondo erantzuteko.
Larunbat arratsaldean berriz Antton Tolosak astebeteko atsedenaren ondoren Zarautzen izango du lasterketa.