Viveros San Antongo infantil eta alebinak azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2018ko eka. 15a, 15:15

Asteburu honetan bukatuko dute denboraldia Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteenek. Larunbatean Lezon eta igandean Pasai San Pedron mendiko bizikletako Gipuzkoako txapelketa jokatu dute, eta denboraldia agurtuko dute Viveros San Antongo alebin eta infantilek. Garazi Bergarak denboraldia luzatu beharko du okerrik ezean uztailaren hasieran Galizian jokatuko den infantil mailako Espainiako txapelketan parte hartuko baitu.

Joan den larunbatean etxean Zumaian jokatu zuten lasterketa alebinek eta infantilek. Benetako ikuskizuna eman zuten, ausart korritu baitzuten lasterketa mugituz, aurkariak behartuz. Amaieran emaitzak ez ziren nahi bezalakoak izan baina garrantzitsuena da beste behin aurpegia eman zutela eta txirrindulari proba batean lana egitea zer den badakitela erakutsi zutela.

Alebin mailan Danel Beristainek 5. amaitu zuen, Asier Aizpuruak 6., Yuri Urbietak 7., Anuk Gogenolak 8., Lizar Toloska 12., Xabat Bergarak 15., Zuhaitz Valerok 16., Beñat Sainzek 18., Manex Beristainek 21., Iker Eizagirrek 22., Kepa Urbietak 30., eta Hedoi Mateosek 32.  Nesken artean Araitz Aldazabal 6.a izan zen eta Ihintza Gartzairena 7.a Infantiletan Aritzi Eizagirre 12.a izan zen eta Heiko Mateos 17. Heurekin batera ibili zen Garazi Bergara, nesken artean erabateko nagusitasuna erakutsiz.

Kadeteek asteburu gogorra izan zuten, larunbatean Lizarran Gaztetxoak torneoko lasterketa izan zuten eta igandean  berriz Oñatin. Lizarran lehen urteko eta bigarren urteko kadeteak bereiztuta lehiatu ziren. Lasterketa azkarrak izan ziren, 41 kilometroko bidean bataz bestekoa 40 kilometro ordukoa izan zen, eta bigarren urtekoek 56 kmko ibilbidean 40,400 kilometro ordukoa.

Lehen urtekoetan Viveros San Antongo hiru txirrindulariak lehen multzoan helmugaratu ziren: Ander Altuna 9. sailkatu zen, Kimetz Etxabe 13. eta Aitor Agirre 14. Bigarren urteko kadetea den Mikel Mancisidor 60.a izan zen helmugan 95 txirrindularietatik.  

Oñatin oso lasterketa gogorra jokatu zen eta ez zen egun borobila izan Viveros San Antongo kadeteentzat. Kimetz Etxabek 18. bukatu zuen, Aitor Agirre 31.a izan zen, 62. Bukatu zuen Ander Altunak eta 65. Roman Zabaletak; Mikel Mancisidorrek ez zuen karrera bukatu. Roman Zabaletak giarretako arazoak izan zituen bukaeran, bola igo zitzaion Oñatiko hilerriko azken maldan. Gainetik helmugara bi km besterik ez daude. Hala ere benetan ez sinistekoa Ander Altunak egin zuena; gorputzaldi oso txarrarekin lasterketa guztia egin eta helmugako marra behin gaindituta medikuak hartatu behar izan zuen, Arrasateko erietxera eraman ere bai. Ez zioten aparteko ezer aurkitu baina hurrengo egunean gorputzaldi txar horren arrazoia azaldu zen: apendizitisa. Astelehenean bertan egin zioten ebakuntza eta Viveroo San Antongo kadete ausarta orain errekuperatzen ari da, behin sustoa gaindituta. (Txalogarria bere jarrera)

Larunbat honetan etxetik gertu Zestoan dute lasterketa kadeteek. Gipuzkoako txapelketa izango da larunbat goizekoa, igande arratsaldean, berriz, Bergaran banaka erlojuaren aurkako Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute.

Antton Tolosa jubenilak etxean korritu zuen larunbat goizean. 60k bukatu zuten lasterketa, zumaiarra 39. sailkatu zelarik. Irteeran 92 txirrindulari izan ziren. Asteburu honetan Antton Tolosak bere pedal kolpe ona luzitu nahiko du Eibarren Gipuzkoako txapelketan eta horren ondoren Gipuzkoako itzuliari ekingo dio, 22tik 25era.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide