Viveros San Antongo txirrindulariek jardunaldi ona osatu zuten Lezaman. Diego Ruiz de Arkaute arabarrak irabazi zuen lasterketa 9 segundo atereaz amaieran gerturatu zitzaion Ander Altunari. Lasartearra lasterketa erdian bere gurpilean zen, nahiz eta hasieran Elproexeko txirrindulariak tarte handia atera zion. Baina, lasterketako azken zatian ikusi zen Ruiz de Arkaute une honetan euskal txirrindularien artean lehena dela. Karrera bikaina eginda, inoiz burua galdu gabe, Ander Altunak ohorezko bigarren postua lortu zuen, tarte dezentea atereaz Gipuzkoako txapeldunari, Aimar Erostarbe oñatiarrari.
Kimetz Etxabek bere lehen lasterketan 17. amaitu zuen. Bikaina bere agerraldia kontuan hartuta ez duela ziklo kros denboraldia prestatu eta pare bat entrenamendu eginda joan zela ausart Lezamara. Heiko Mateos 42.a izan zen, eta ikustekoa izan zen beste batzuetan bera baino gehiago izan zirenen parean, buruz buru nola lehiatu zuen zirkuitu bizkaitarrean.
Datorren asteburuan bi lasterketa gogor izango dituzte, bietan estatu espainiarreko espezialistarik onenek parte hartzeko asmoa baitute: larunbatean Abadiñon da lasterketa eta igandean Ametzagan.
Pistan ez zen jardunaldirik izan. Larunbat honetan torneoko hirugarren Jardunaldia jokatuko da eta bertan Viveros San Antonek sei txirrindulari izango ditu lehiatzen: kadete mailan Aritz Eizagirre, Kimetz Etxabe, Aitor Agirre eta denboraldi honetan lehenengoz arituko den Roman Zabaleta, eta jubeniletan Antton Tolosa eta Mikel Mancisidor.