Viveros San Antonek ziklo krosarekin estreinatuko du 2019-2020 denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko urr. 4a, 10:27

Oharkabean, denboraldi bat bestearekin elkartuko denaren sentsazioarekin, 2019-2020  denboraldia hastera doa. Gauzak horrela, asteburu honetan Viveros San Antongo bi txirrindulari Kantabriako lurretan izango dira ziklo kroseko lehen lasterketetan parte hartzeko.

Ander Altuna eta Heiko Mateos prest daude helburu berriei aurre egiteko. Ander Altunak maila berria estreinatuko du; junior maila hain zuzen ere, horrek dakartzan aldaketekin. Lasterketak luzeagoak izango ditu eta egokitu egin beharko da maila berrira, baina horretarako abuztutik lanean ari da. Mimoz prestatu du ziklo kros denboraldia eta gogo handiarekin aurre egingo dio ziklo krosak eskaintzen dituen gorabehera guztiei. 

Heiko Mateosek kadete mailako bigarren denboraldia izango du aurrez aurre. Aurtengo helburua du bere buruari exijitu eta iaz ikasitakoan oinarrituta beste urrats bat aurrera egin eta lasterketetan gozatzea. Ikasten jarraitzea ere nahi du, baita zerbait gehiago lortzea ere. Heiko Mateosek bi hilabete daramatza prestakuntza lanetan. Jabi Ruiz  De Larrinaga handiaren kanpusean ere  izan da irailean. Asko ikasi du eta ziklo kroslari bezala hazten joateko asmoarekin dago. Hala, denboraldiko lehen dortsala jazteko prest aurkitzen da.

Biek Cartes eta Corrales de Buelnan izango dituzte lehen karrerak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide