Viveros San Antonen debuta ziklo kroseko Espainiako Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko urr. 25a, 10:44

Argazkia: Laudioko Udala.

Ander Altunak eta Heiko Mateosek hartuko dute parte Laudion eta Elorrion jokatuko diren lasterketetan.

Asteburu honetan hasiko da Espainiako Kopa ziklo krosean. Bi lasterketa puntuagarri jokatuko dira, eta biak Euskal Herrian izango dira: larunbatean Laudion, eta igandean Elorrion. Asteburuko bi lasterketek, gainera, nazioarteko maila izango dute, kategoria guztietan atzerriko txirrindulariek parte hartuko baitute.

Bi lasterketetan parte hartuko dute Viveros San Antongo Ander Altunak eta Heiko Mateosek. Eguraldi ona iragarri dute  astebururako, beraz, ez dirudi lokatz handirik topatuko dutenik zirkuituan.

Aurreko bi lasterketetan orain arteko bideari jarraiki, Ander Altunak lehen gipuzkoarra izanik Medina de Pomarren 8. bukatu zuen eta Villarcayon 12. Kadete mailan Heiko Mateosek Maedinan 28. postuan helmugaratzea lortu zuen. Villarcayon, aldiz, katea hautsi zuen hasieran, eta lasterketak ihes egin zion.

Laudio eta Elorriko hitzorduetarako oso motibatuta daude bi ziklistak, eta zortea lagun badute, atzerritarrei eta estatuko ziklo kroslari onenei aurre egiteko moduan ikusten dituzte heuren buruak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide