Lokatza ziklo-krosean: emaitzen bila

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2019ko urr. 31a, 14:18

Espainiako Kopako probatan ez dute emaitza onik lortu Viveros San Antongo bi ziklistek; zirkuitu oso- oso lehorrera ez ziren ondo egokitu ez Heiko Mateos ezta Ander Altuna ere.

Junior mailan, Laudion, Ander Altuna 37. izan zen, eta Elorrion 45. Kanpotar asko ere bazen eta hauek agindu zuten batean zeinbestean .Kadete mailan, Heiko Mateos 38. eta 41. sailkatu zen Euskal Herriko probatan.

Asteburu hau Santu Guztien Eguna izan arren, ez dago atsedenik, eta Legazpin jokatuko dute ostiralean lasterketa, euria dela eta aurreko asteburuko zirkuituekin zerikusirik ez duen barrutian. Igandean Berrizek hartuko du Legazpiren lekukotza. Basetan eta ziklo kroserako teknika baliatuz, emaitza onen bila abiatuko dira Viveros San Antongo bi ziklistak.

Pistako proba atzeratuta

Pistan asteburu honetan estreinatzekoak ziren Viveros San Antongo ziklistak; Espainiako Ligako ekitaldian parte hartzekoak ziren Mattin Salegi, Kimetz Etxabe eta Aitor Agirre. Berrizen zen lasterketa jokatzekoa, baina belodromoa estalkirik gabea denez, egunotako euriek pistako probak bertan behera uztera bultzatu dituzte antolatzaileak.  Beraz, pistako denboraldia, lehiaketei dagokienez, azaroaren 16an hasiko dute Viveros San Antongo ziklistek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide