2019ko azken asteburuan ziklo kros eta pistako karrerak izan zituzten. Ziklo krosean Euskadiko Txapelketa jokatu zen Lezaman. Hotzak barrutia izoztu zuen, azkarra zegoen, zorua gogor eta Ander Altunak zazpigarren sailkatzea lortu zuen. Ondorioz, urtarrilaren 11n Pontevedran jokatuko den Espainiako txapelketan izango da Euskadiko selekzioarekin. Heiko Mateos 21. sailkatu zen kadete mailan eta igandean Ormaiztegin korritu ondoren, ziklo kros denboraldia amaitutzat emango du; errepiderako prestatzen hasi da. Igandeko Ormaiztegiko lasterketa Gipuzkoako txapelketa izango da, eta Ander Altuna podiumerako borrokan ibiltzeko helburuarekin doa.
Pistan lasterketa gehiago gelditzen dira; hilabete hau osoa behintzat, bai. 2019ko azken igandean, jardunaldi bete betea izan zen. Emaitzarik onenak Kimetz Etxabek lortu zituen, bigarren amaitu baitzuen, ihesaldi ona harrapatuz tempoan eta puntuaketan bederatzigarren sailkatuaz debarra. Aitor Agirrek tenpoa zazpigarren bukatu zuen, eta puntuaketa 17.; ez zuen aurreko jardunadiko pedal kolpea aurkitu, eta antzeko egoera bizi izan zuen Mikel Mancisidorrek (tenpoa ez zuen bukatu eta 26. sailkatu zen puntuaketan). Erorikorik ez, eta denboraz garaiz zebiltzanez antolatzaileak, daniarra proba antolatu zuten jubenilentzat: Kimetz Etxabe zortzigarren sailkatu zen eta hamargarren Aitor Agirre.
Kadete mailan, scratchean eraso guztietan erantzun beharrean izan ondoren, 17. izan zen Aritz Eizagirre. Azken esprintean aurrea hartu zion Mattin Salegik, eta 16. bukatu zuen. Puntuaketan ihesaldiak harrapatzen saiatu zen Aritz Eizagirre baina Mattin Salegi izan zen ihesaldi ona harrapatu zuena; azkenean hirugarren sailkatu zen Mattin eta 11. Aritz Eizagirre.
Nesketan, Garazi Bergara zumaiarrak kanporaketan ez zuen asmatu eta 20. Sailkatu zen, azkar gelditu zen kanpoan. Puntuaketan askoz ere lasterketa hobea eginda 12. sailkatu zen lehen urteko kadetea.
Sailkapen nagusian, eta zazpi jardunaldi osatuta, Garazi Bergara 15.a da; kadete mailan, Aritz Eizagirre 32. eta Mattin Salegi 37., eta junior mailan hamargarren da Kimetz Etxabe, 11. Aitor Agirre eta 17. Mikel Mancisidor. Igandeko lasterketei begira aurreratu Aitor Agirre ez dela izango Gipuzkoako selekzioarekin Bordelera baitoa hango neguko txapelketan parte hartzera.
Bestalde Ander Altuna, Kimetz Etxabe eta Aitor Agirre errepideko Gipuzkoako selekziorako hautatuak izanda, lehen saio teknikoa izan dute. Lesioak ekiditeko aholkuak jaso zituzten eta gomendio asko ere bai ziklista bezala hazten joateko. Hurrengo entrenamendua bizikleta gainekoa izango da.