Emaitza on hauekin oso pozik itzuli da Aitor Oleaga Galapagarren (Madril, Espainia) jokatu diren txapelketetatik eta gogotsu dago lanean segitzeko eta denboraldi on bat egiteko. Euskadiko selekzioarekin lehiatu da eta abenturak jarraipena izango duela dirudi.
Ziklo krosean ere Espainiako txapelketetan Viveros San Anton-Marduk izan du ordezkaritza. Ander Altuna, lehen urteko juniorrak Pontevedran korritu zuen, baina estaka baten kontra jo eta eskuineko hankan hartutako kolpeak eragotzi zion karrera amaitzea. Lasterketa utzi ondoren erietxera eraman zuten, hausturarik zegoen ikusteko. Mediku probek ezeztatu zuten lesio larririk zuenik, baina atsedena gorde behar izan du sendatzeko. Amaitu du, bada, Ander Altunak ere ziklo kros denboraldia; gorabeheraz beteriko denboraldia izan da, baina etorkizunerako oinarrizko datu baikorrak utzi dituena.
Donostiako belodromoak Gipuzkoako txapelketak hartu zituen. Zumaiako txirrindularientzat oso ondo hasi zen, scrtchak irabazi baitzituzten Garazi Bergarak eta Aitor Agirrek; biek, gainera, erakustaldiak emanez. Batez ere, Aitor Agirrek ia bi buelta atera bait zizkion pelotoiari. Baina Garazi Bergarak tenpo proban huts egin zuen, azkena sailkatuz, eta ondo bideratutako Gipuzkoako txapelketa irabazteko aukerak galduaz.
Kanporaketan seigarren sailkatu zen Bergara, eta puntuaketan 11.; guztira, kadete mailan hirugarren bukatu zuen, lehen urtekoen artean aurrena izan zelarik; bitxia, gainera, Garazi Bergarak denboraldi hau Tolosako Limousin taldearekin egingo du eta hiru taldekide izan ziren podiumean.
Mutilen kadete mailan, Aritz Eizagirrek bakarrik zuen eskubidea parte hartzeko, eta Gipuzkoako onenen artean oso lasterketa duinak egin zituen. Sratchean 16., tenpoan 19., kanporaketan 25. eta puntuaketan izan zen 21. izan zen, etaa azken sailkapenean 22. bukatu zuen. Jubeniletan, Aitor Agirrek bikain ekin zion txapelketari, baina kanporaketan aukerak galdu zituen, 14. sailkatu baitzen; tenpoan 9. izan zen, baita puntuaketan ere. Azken sailkapenean 7. tokian irakur zitekeen Aitor Agirreren izena, eta justu postu bat aurretik, 6. Kimetz Etxabe. Debarrak ez zuen pedal kolperik onena, eta makal ekin zion 13. sailkatuz scratchean, tenpoan, bikain, 4. sailkatu zen, eta kanporaketa ere txukun egin zuen, 6. sailkatuz; puntuaketan ez sinestekoa izan zen bere gurpila nola zaintzen zuten faborito handiek eta mugimendu guztiak estu neurtu behar zituen. Mikel Mancisidorrek, beste behin ere, oso ekitaldi erregularra osatu zuen, 6., 16. 15. eta 12. bukatuz eguneko probak; azkenean 11. postua lortu zuen, baina beste behin taldelan itzela eginda.
Igande honetan Bioracer torneoa bukatuko da. Goizeko 10:00etan hasiko da azken ekitaldia eta bertara Aritz Eizagirre 20. postuan heldu da; Mattin Salegi 39., Garazi Bergara 16., Kimetz Etxabe 7., Aitor Agirre 14. eta Mikel mancisidor 17.
Kimetz Etxabe ez da Donostian izango asteburu honetan Mallorcan korrituko baitu pistako Espainiako kopan eta Omniumeko Espainiako txapelketan. Larunbatean Omniuma izango du eta igandean, Jaime Romerorekin bikotea osatuz, Madisona lehiatuko du. Euskadiko selekzioarekin joana da Mallorcara, datorren astean berriz Gipuzkoako selekzioarekin Portugalera joango da.