Lau probek osatzen dute omniuma, eta bi irabazi zituen debarrak: tenpoa eta puntuaketa. Kanporaketan bigarren izan zen, eta scratcha zazpigarren bukatu zuen; lortutako puntu guztien batuketak ebatsi zuen garaipena Viveros San Anton-Mardu taldeko ziklistarentzat. Sasoiko dago Kimetz Etxabe, eta gehiagora joango da bi hilabete barru izango diren Espainiako txapelketetan bere onena eman ahal izateko.
Kimetz Etxabe Portugalen zenez, lanak izan zituen taldeak Gipuzkoako kopan zuen bigarern postua defendatzeko. Junior mailan eta bi kadeterekin parte hartu zuen, eta lau ordezkariek ederki izerdituta hirugarren bukatu zuten Kopa. Kadeteekin junior mailan podiumera igo zen talde bakarra izan zen Viveros San Anton-Mardu. Garaikurra jaso zuten Aitor Agirre, Mikel Mancisidor, Aritz Eizagirre eta Martin Salegik. Gipuzkoako pistako denboraldia bukatu da, nahiz eta Aitor Agirre datorren astean Portugalera doan eta Kimetz Etxabe Galapagarra (Madrid) Espainiako kopa lehiatzera. Larunbat honetan, berriz, errepideko Gipuzkoako selekzioarekin konzentratuko dira Aitor Agirre, Ander Altuna eta Kimetz Etxabe.