Emaitzarik onena Beñat Sainzek lortu zuen azken proban, tenpon: bigarren amaitu zuen, eta puntu dezente jaso zituen sailkapen nagusian gorantz egin eta laugarren tokian kokatzeko. Scratchean, Aratz Unanue izan zen taldeko onena, bederatzigarren tokian; Iker Eizagirre 16. izan zen, Kepa Korta 17.,Beñat Sainz 18. eta Oñatz Etxabe 22. Peru Calvok, B txandan, 17. amaitu zuen scratcha, eta junior mailan Lizar Tolosa 16. sailkatu zen. Juniorren kanporaketan Lizar Tolosa 17. sailkatu zen.
Ondoren, kadeteek puntuaketa izan zuten eta onena Iker Eizagirre izan zen 9. tokian; Beñat Sainz 14., Oñatz Etxabe 17., Aratz Unanue 18. eta Kepa Korta 20. izan ziren. B txandan, Peru Calvo 18. sailkatu zen. Juniorren puntuaketa Lizar Tolosak 17. tokian amaitu zuen.
Jardunaldiko azken proba tempoa izan zen kadeteentzat eta Beñat Sainzek dotore bigarren bukatu zuen; Aratz Unanue 14., Iker Eizagirre 15., Kepa Korta 16. eta Oñatz Etxabe 23. postuetan sailkatu ziren. B txandan Peru Calvo 19.a izan zen.
Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariek mailota behin eta berriz erakutsi zuten. Ez zirelako saiatu, behintzat, ez zen izan, baina emaitzek ez dute egindako ahaleginarekin justizia egiten.
Gipuzkoa Sariko 3. jardunaldiaren ostean, Beñat Sainz da sailkapenean ondoen kokaturik dagoena, 4. tokian jarri baita. Iker Eizagirre 17.a da, Oñatz Etxabe 22.a, Kepa Korta 28.a, Aratz Unanue 29.a eta Peru Calvo 45.a. Kontuan izanda 75 txirrindulari kadete daudela sailkapenean Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindularien kokapena ona da eta baikorra datozen jardunaldiei begira. Junior mailan Lizar Tolosa oso-oso txukun 24. tokian dago jardunaldi bat gutxiagorekin, bigarrenean ez baitzuen parte hartu.
Asteburu honetan (larunbatean, 15.00eta) laugarren jardunaldia jokatuko da baina, gaixorik, Oñatz Etxabe eta Lizar Tolosa baja izango dira. Jardunaldi benetan jendetsua izango da, guztira 170 txirrindularik eman baitute izena bertan parte hartzeko –kadete mailan 77 txirrindularik–. Lehenengoz denboraldian open mailako txirrindularientzat lasterketak izango dira (elite eta sub23).
Ziklo kros
Batzuek pistan ari diren bitartean, beste batzuk ziklo krosean ari dira aurredenboraldiko lanak egiten, entrenamendu soilak ez daitezen hain aspergarriak izan, motibazio eta bultzadatxo estra ematen du neguan beste modalitateak lantzea. Eneko Aranguren ziklo krosa lehiatzen ari da, eta denboraldi polita osatzen gainera.
Joan den igandean Eneko Aranguren Abadiñoko lasterketan 14. sailkatu zen eta emaitza honekin Euskadiko rankinerako bost proba puntuagarri jokatuta, rankineko seigarren txirrindularia da Viveros San Anton-Exclusivas Marduko usurbildarra. Igande honetan Ametzagan dute lasterketa. Proba honetan Eneko Arangurenez gain, Mattin Salegik ere parte hartuko du.