Azkenaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2022ko abe. 30a, 09:00

BeƱat Sainz lasterketaren buruan.

Urte Zahar Egunean amaituko da 2022ko pistako torneoa, nahiz eta urtarrilaren 2an lasterketak jokatuko diren. Hauek, baina, ez dute punturik emango torneorako. Gabon Gau Egunean jokatutako jardunaldian Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariek lasterketa politak egin zituzten baina garaipenetik urrun egon ziren.

Kadeteetan, tenpon, 45,681 kilometro orduko abiaduran jokatutako lasterketan, Beñat Sainz 10. sailkatu zen, Iker Eizagirre 12., Aratz Unanue 15. eta Kepa Korta 19. B txandan, Peru Calvo 9.a izan zen eta Oñatz Etxabe 10.a. Kanporaketan, Iker Eizagirre 10. sailkatu zen, Kepa Korta 11., Beñat Sainz 13., Aratz Unanue 14. (erori zelako). B txandan, Peru Calvo 9. sailkatu zen eta Oñatz Etxabe 18. Jardunaldi honen ostean, Iker Eizagirre 10. da sailkapenean, Beñat Sainz 12., Aratz Unanue 21., Kepa Korta 27., Oñatz Etxabe 38. eta Peru Calvo 42.

Junior mailan, Lizar Tolosak 19. amaitu zuen scratcha, 47,9 kilometro orduko abiaduran jokatutako tenpoa 17., eta kanporaketa 19. Sailkapen nagusian 22. da zumaiarra.

Abenduaren 26an torneorako puntuagarriak ez ziren lasterketak jokatu ziren, keirinean Beñat Sainz nabarmenduz; 3. sailkatu zen juniorrekin batera jokatutako sailkapenean. Finala 4. bukatu zuen.

Laboral Kutxako Aitor Agirre zumaiarrak open mailako probetan parte hartu zuen; scratcha 3. bukatu zuen; 49,879  kilometro orduko abiaduran jokatutako tempoan 6. sailkatu zen Agirre eta puntuaketa 7. amaitu zuen.

Ziklo krosean Euskadiko txapelketa jokatuko dute Eneko Aranguren eta Mattin Salegik Urte Zahar egunean, Tolosan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide