Iker Eizagirre pistako Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2023ko ots. 3a, 11:30

Puntuaketan Gipuzkoako Txapelketa irabazi eta amaiera borobila eman dio Iker Eizagirrek pistako denboraldiari. 

Egun borobila osatu zuen arroarrak: scratchean bigarren, kanporaketan hirugarren eta puntuaketan lehena. Parte hartutako hiru probatan podiuma zapaldu zuen Gipuzkoako txapelketan nabarmenduz. 

Iker Eizagirrek hankak izan zituen baina berak bakarrik ez luke lortuko hori guztia Viveros  San Anton-Exclusivas Marduko beste txirrindulariek ez balute beretzako lan egin. Talde bezala jokatu zuten eta beste guztiak Iker Eizagirreren alde sakrifikatu ziren. Horrek asko esan nahi du 15-16 urteko mutilen alde; heuren helburu pertsonalei uko egin, taldekide batek irabazteko lana bere alde egiteko. Txirrindularitzak baloreetan hezitzeko balio du eta horretan heldutasuna erakutsi dute Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txirrindulariek. 

Guztira emaitzak oso onak izan ziren:

  • Beñat Sainz: laugarren scratchean, seigarren kanporaketan eta seigarren puntuaketan.
  • Aratz Unanue: bosgarren scratchean, hamaikagarren kanporaketan eta hamabosgarren puntuaketan.
  • Kepa Korta: bederatzigarren scratchean, bosgarren kanporaketan eta hamaikagarren puntuaketan.
  • Oñatz Etxabe: hamaseigarren scratchean, hemeretzigarren kanporaketan eta hamaseigarren puntuaketan.
  • Peru Calvo: hogeigarren scratchean, hamaseigarren kanporaketan, hemeretzigarren puntuaketan eta hamargarren keirinen.

Zumaiako Txirrindulari Elkartetik zorionak sei txirrindulariei emandako mailagatik eta erakutsitako kiroltasunagatik. Txirrindulari hauek orain errepideko denboraldian zentratuko dira martxoaren 4an Beasainen lehenengo lasterketarekin sasoia hasiko baitute. Ilusioz eta gogoz neguan egindako lana orain erakusteko garaia da, martxoan hasi eta abuztua bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide