Maila nazionaleko lasterketa izanik, estatuko junior mailako talderik onenak bertan ziren. Une erabakigarrian sei txirrindularik aurrera egin zuten, ondoren beste 25 txirrindularik, eta hortxe ziren Viveros San Anton-Exclusivas Marduko bi txirrindulariak. Azkenean, Eneko Araguren zazpigarren sailkatu zen bere multzoko esprinta irabazita; Mattin Salegik 27. egin zuen. Lan ikaragarria egin zuten bai Eneko Arangurenek baita Mattin Salegik ere. Ondo Andde Etxaniz eta Aritz Aranbarri, eta hotzak kaltetuta hasieratik ezinean Lizar Tolosa.
Kadeteek ere Zornotzan izan zuten lasterketa. Oso lasterketa gogorra izan zen, eguraldia eta ibilbideagatik, eta Aratz Unanue izan zen taldeko onena, 14. sailkatuta. 25. sailkatu zen Beñat Saiz, 38. Daniel Beristain, 60. Oñatz Etxabe, 66. Iker Eizagirre eta 95. Kepa Korta. 184 txirrindulari izan ziren irteeran. Asteburu honetan Agurainen izango dute karrera kadeteek.
Infantil, kimu eta benjamin mailan euriak ez zituen kokildu Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariak. Podiuma zapaldu zuten Laia Zumetak, Borja Osak eta Galder Zumetak. Lasterketa politak egin zituzten. Kimuetan Mikel Egaña nabarmendu zen eta Galder Zumetak, benjamina izan arren, alebin asko atzetik utzi zituen beste behin. Ondo pasa zuten eta gozatu zuten txikienek.