Astigarragan, jubenilak eta bigarren urteko kadeteak

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2023ko abu. 19a, 13:00

Igandean Astigarragan jokatuko den Iruki Sariak denboraldia azken txanpan sartuko du eta bertan, juniorrekin batera, bigarren urteko kadeteek korritu ahal izango dute. Aurrerantzean, Beasaingo lasterketan kenduta, beste guztietan egin ahal izango da. 

Horrela, Viveros San Anton-Exclusivas Marduk bederatziko taldea errepideratuko du lasterketan: bost junior –Lizar Tolosa, Adur Tapia, Eneko Aranguren, Mattin Salegi eta Andde Etxaniz– eta lau kadete –Danel Beristain, Kepa Korta, Aratz Unanue eta Beñat Sainz–.

Juniorrek aurreko astean ez zuten lasterketarik izan, kadeteek bai; Nafarroako Antzin herrian korritu zuten oso karrera ona osatuz gainera. Ibilbide gogorra zuen lasterketak eta egin zuen beroak gogortasuna areagotu zuen; hala ere erantzun ona eman zuten bertaratutako Viveros San Anton-Exclusivas Marduko txiririndulariek: Beñat Sainz laugarren sailkatu zen, Jurdan Regillaga 27., Kepa Korta 31. eta Oñatz Etxabe 34. Tarteko helmugatan Oñatz Etxabe hirugarren sailkatu zen eta taldeka Viveros San Anton-Exclusivas Mardu seigarren izan zen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide