2024rako oinarriak jartzen

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2023ko urr. 26a, 17:30

2023ko denboraldia amaitu berritan, 2024koa abian dugu. Zumitz faltarik ez otar dotore bat osatzeko berriz ere.

Zazpi benjamin, hiru alebin eta sei infantil, elkarteko txikienak hasi dira 2024ko lehen pedalkadak ematen, eta hasiera mendiko bizikletekin Tolosako ziklo kros zirkuitoan eman dituzte. Abraham Olano munduko txapelduna izan zuten Zumaiako Txirrindulari Elkarteko harrobikoek bidelagun beren lehen egunean; berak gidatuta osatu zituzten lehen itzuliak hurrengo egunean ziklo kros lasterketa jokatuko zen zirkuitoan. Lasterketarik ez, nahiz eta hiruzpalau buelta eman ondoren zirkuitoari eta behin konfidantza hartuta belardian, libre utzi zitzaien etorkizuneko txirrindulariei heuren erritmoan ibiltzen. 

Gaur egun, errepideko txirrindularitza bakarrik ez, ziklo krosa, btt, pista, trialsin eta errepideko ziklismoa denetik egin eta ezagutzen dute gaztetxoek. Ekaina bitartean lanean segiko dute bizikletaz gozatzen eta lagun berriak egiten Gipuzkoako edozein txokotan. Tolosan 164 haur elkartu ziren ziklo krosa zer den ezagutzen.

Kadete eta juniorrak berriz hasi dira entrenamenduekin. Ez da esaera berria neguan irabazten direla udarako lasterketak; hori esan zuenak zerbait bazekien!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide