96 txirrindulari kadete eta juniorrek eman dute izena lehen jardunaldi honetarako, open mailako txirrindulariak abenduan hasiko baitira. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldetik lau izango dira lehen jardunaldian parte hartuko duten gaztetxoak: bi kadete eta bi junior. Kadete mailan Oñatz Etxabe eta Amets Alberdi izango dira pistako denboraldia hasiko dutenak; junior mailan, berriz, Iker Eizagirre eta Beñat Sainz.
Presio handirik gabe, martxoan hasiko duten errepideko denboraldiari punttu-punttuan ekiteko erabiliko dute. Amets Alberdi infantil mailatik pasa eta bere lehen lasterketa izango da kadete bezala eta pistan ere bai. Inoiz ibili gabea pistan, hilabeteko lanaren ondoren lehiatzen hasteko ausardia erakutsi du.
Bi juniorrek, Iker Eizagirrek eta Beñat Sainzek, maila estreinatuko dute, pistako hau izango dute junior bezala lehenengo lasterketa. Otsaila erdira arte luzatuko da pistako denboraldia; luzea izango da aurten, besteetan baino luzeagoa beraz. Lasai-lasai hartuko dute pista, asko ikasteko eta beharrezkoa den habilidade punttua hartzeko egokia izango da pista.
Lehen jadunaldia arratsaldeko 15:00tan hasiko da, sarrera dohain da eta maila bakoitzean scratcha, tenpoa eta puntuaketa jokatuko da. Neskak eta mutilek batera lehiatuko dute.