Zarauztarrak oso lasterketa ona egin zuen eta seigarren zihoala izandako matxura batek atzeratu zuen; azkenean 19. helmugaratu zen. Garrantzitsuena, Lukas Blancok denboraldi hasieratik bukaerara hobekuntza handia egin duela. Asteburu honetan Euskal Herrian jokatuko denez Espainiako Txapelketa, bertan parte hartzeko aukera izango du; Amurrion jokatuko dira Espainiako ziklo kros txapelketak. Horren ondoren, ziklo krosa amaitutzat eman eta martxo hasieran abiatuko den errepideko denboraldia prestatzen zentratuko da.
Pista ere azkenetan dugu. Asteburu honetan Gipuzkoa Challengea bukatuko da, hilaren 27an Espainiako Kopako proban parte hartuko du Viveros San Anton-Exclusivas Marduk, eta otsailaren 17an eta 18an Gipuzkoako Txapelketak jokatuko dira.
Challengeari dagokionez, Beñat Sainz dago podium postuetan: bigarrena da junior mailan arroarra eta postu horren defentsa egiteko prest dago Iker Eizagirre taldekidearen laguntzarekin; Iker 16. postuan dago sailkapenean. Kadeteetan, Oñatz Etxabe 18.a da eta Amets Alberdi 34.
Infantilek eta kimuek igandean Asteasun hasiko dute 2024 denboraldia; BTT lasterketa dute bertan.