Garazi Bergara bikain ibili da Pontevedran

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2024ko mar. 30a, 13:00

Espainiako Kopako hirugarren lasterketa jokatu du Garazi Bergarak Pontevedran (Espainia) eta aspaldiak lortu duen emaitzarik onena eskuratu du. 17. postuan sailkatu da. Juniorrek ere emaitza bikainak lortu dituzte Antzuolan eta Altsasun.

Espainiako Kopako hirugarren lasterketa jokatu da Pontevedran eta Garazi Bergarak aspaldian lortu duen emaitzarik onena lortu du, 17. postuan sailkatzea lortu baitu. Ematen du zatikako txirrindulari zumaiarra egiten ari den lan guztiaren emaitza jasotzen hasi dela, eta pedal kolpea berreskuratu duela. Espainiako kopan emaitza honen ondoren 27. tokian da. Maite Urteaga (Eulen) 45. tokian dago sailkatuta, Urteagak ez zuen Pontevedran parte hartu. Kadete mailan berriz, Zumaiako Txirrindulari Elkarteko harrobiko txirrindulariak, Laia Zumetak (Limousin-Oriako) 66.a izan zen eta Espainiako kopako hiru lasterketa jokatu ostean 85. postuan da sailkapen nagusian. 

Juniorrek bi lasterketa izan zituzten, larunbatean Antzuolan Uzarragako igoera (88.km eta tartean Deskarga, 2kmko Uzarragako igoera tentean amaitzeko) eta igandean Altsasun (94 km, Altamira 3 aldiz) . Beñar Sainz eguneko ihesaldian sartu zen Antzuolan, Deskargan beste 3 txirrindularirekin ihes eginda, Oñatiko irteeran irentsi zituen pelotoiak, multzo handi xamarra heldu zen Antzuolara azken igoera egiteko eta Uzarragako gainera Aratz Unanue 11. Ailegatu zen, Beñat Sainz 16, eta Iker Eizagirre 97. 60 txirrindulari izan ziren lasterketa amaitzerik izan ez zutenak, 107k lortu zuten ibilbidea osatzea.

Viveros San Anton

Juniorrek bi lasterketa izan zituzten, pasa den asteburuan. Larunbatean jokatu zuten Antzuolan Uzarragako igoera eta igandean Altsasun izan ziren. Beñat Sainz eguneko ihesaldian sartu zen Antzuolan, beste hiru txirrindularirekin ihes eginda. Oñatiko irteeran irentsi zituen pelotoiak, multzo handi xamarra heldu zen Antzuolara azken igoera egiteko eta Uzarragako gainera, Aratz Unanue 11. postuan ailegatu zen, Beñat Sainz 16., eta Iker Eizagirre 97. egin zuen. 60 txirrindulari izan ziren lasterketa amaitzerik izan ez zutenak, 107k lortu zuten ibilbidea osatzea.

Altsasun Beñat Sainz denboraldiko lehen podiumetik gertu izan zen; Altamairako azken igoeran aukeratuen taldetxoa gelditu zen buruan, eta jaitsiera behin bukatuta, helmugarako 700 metro faltan erasoa jo zuen; 50 metro faltan gainditu zuen multzoak. Luzeak egin zitzaizkion azken metroak Arruako txirrindulariari. Azkenean 10. postuarekin konformatu behar izan zuen. Aratza Unanue bigarren talde batean helmugaratu zen 24. postuan, eta laugarren multzoan sartu ziren Iker Eizagirre eta Kepa Korta, 63 eta 68. postuetan, hurrenez hurren.

76 txirrindularik lortu zuten helmugara pankarta zeharkatzea, abiatu ziren 123 txirrindularietatik. Asteburu honetan ez dago Aste Santuko jairik eta Amorebietan izango dute maila nazionaleko lasterketa. Udaberri sarian arituko da taldea eta estatu espainiarreko talde onenen artean, hantxe izango da Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak. Maila handiko lasterketa da Amorebietakoa. Goizez juniorrek parte hartuko dute eta arratsaldean, kadeteek egingo dute. Hauek aurreko igande arratsaldean Zarautzen korritu zuten, non Meagako malda izan zen erabakigarria sailkapenerako; taldeko onena Oñatz Etxabe izan zen, bareak heldu zion arren, 24. sailkatzea lortu zun, Peru Calvo 35. izan zen; Lukas Blanco 47.:, Unai Egaña 54.; eta Jon Berasaegik eta Amets Alberdik ezin izan zuten lasterketa bukatu. 141 txirrindulari elkartu ziren irteeran eta lasterketa 81k bakarrik bukatu zuten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide