Lazkaon aurreko larunbatean Beñat Sainz bigarren sailkatu zen, Aratz Unanuek zortzigarren sailkatzea lortu zuen eta Danel Beristainek 24. Guztien emaitzekin, taldekako sailkapenean aurrena izan zen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak.
Asteazkenean, maiatzaren 1ean, taldekako garaipena errepikatu zuten Nafarroan, Goldaratzen; Beñat Sainz hirugarrena izan zen, Aratz Unanue seigarren, eta Danel Beristain 22. Taldearen lana bi lasterketetan ikaragarria izan zen.
Aste honetan Arantzazuko igoeran izango dira juniorrak; kadeteak, berriz, igande arratsaldean Arroa Behean. Lasterketa polita antolatu dute arroarrek: zakila bira hiru aldiz, Presaldetik Arroa Gora igo eta industrigunean amaituz. Bertan ilusioz gainezka hartuko dute parte. Bereziki Jon Berasategik bere etxeko lasterketa baitaa.
Seguran, Lukas Blanko nabarmendu zen, eguneko ihesaldian sartuaz. Asteazkenean, berriz, Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten Amurrion eta Lukas Blanko, Oñatz Etxabe edo Unai Egañak aurpegia eman ondoren lasterketan zehar, bukaeran Oñatz Etxabe hogeigarren sailkatu zen Kadete mailako Euskadiko Txapelketa on bat osatuz.
Alebin eta infantilek igande honetan Irunen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Hernanin aurreko asteburuan Borja Osa eta Amalia Agirre eta Amaia Agirre podiumera igo ziren beste behin.