Estatu Espainiarreko juniorrik onena, datorren denboraldian Lidl-Treken izango dena, Héctor Álvarez da Itzulia irabazteko faboritoa, baina Viveroseko gazteak aurpegia emateko, aurkariak hestu hartzeko eta sailkapen nagusiaren borrokan murgilduta ibiltzeko prest daude.
Aurreko asteburuan Espainiako junior onenekin lehiatu ziren Gasteizen. Beñat Sainz 14. sailkatu zen. Bere multzoan zetorren Aratz Unanue 10 kilometroren faltan erori egin zen, horrek ekidin zion 20 lehenengoetan ez sailkatzea. Igandean Eibarren, bezperan 144 kilometroko lasterketa gogorra aurrean osatu ondoren, Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten. Hirugarren sailkatu zen Beñat Sainz eta laugarren Aratz Unanue; Danel Beristain ere lasterketa bukatzea lortu zuen gutxietako bat izan zen. Itzuli polit baten bila doa taldea; lau etapa dira: Idiazabal, Mendaro, Andoain eta astelehenean Legazpi.
Kadeteek Nafarroan eman zuten asteburua. Undiano eta Etxarrik izan zituzten lasterketak non Unai Egaña nabarmendu zen. Etxarrin denboraldiko posturik onena lortu zuen, zazpigarren sailkatu baitzen. Goruntz datorren txirrindularia da Unai Egaña, azken lasterketa guztiak lehen multzoan amaitzen ari dena. Datorren astean, hiru eguneko kadete mailako itzuli batean neurtuko ditu indarrak Estatu Espainiarreko kadeterik onenekin, Txumaren Oroimenezkoan bilduko baitira kadete mailako onenak.
Aitor Agirre Espainiako Txapelketetan da, baita Maite Urteaga eta Garazi Bergara ere.