Iruñerriko Itzulia indarrez beteta

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2024ko uzt. 20a, 13:00

Beñat Sainz eta Aratz Unanue Valromeyko Itzulitik ilusioz beteta bueltatu dira. Munduko junior onenekin korritu dute bost eguneko “Tour Txikia”, Junior mailako itzulirik nagusiena. 

Gipuzkoako Selekzioarekin parte hartu dute itzuli entzutetsu honetan eta esan daiteke 50. eta 100. postuen artean ibili direla. Lehen bi etapak izan ziren txarrenak, beroagatik, eta lasterketako erritmoagatik; ondorengo hiruretan hobeto ibili ziren, nahiz eta ikasi duten maila horretan ibiltzeko oraindik ere lan asko dutela egiteko eta asko ikasteko. Itzulia Lidl-Trek-ek fitxatua duen munduko txapeldunak, Alberto Philipsenek irabazi zuen.

Juniorrek larunbatetik aurrera lau eguneko Iruñerriko Itzulia korrituko dute. Itzuli gogorra, ibilbideagatik eta beroagatik. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldea, nahiz eta lehen urteko lau txirrindularirekin parte hartu, sailkapen nagusian lehiatzeko helburuarekin da. 

Danel Beristain eta Iker Eizagirre Zestoan izan ziiren igandean. Danel Beristainek eguneko ihesaldia harrapatu zuen, baina ezin izan zion eutsi Akuako malda tentean karranpen ondorioz; giarretatik oso gaizki amaitu zuen, eta helmugara ailegatzearekin nahikoa izan zuen. Beristain hemezortzigarren sailkatu zen eta berarengandik gertu Iker Eizagirre. Olatz Etxabe eta Jurdan Regillaga kadeteek ere lortu zuten lasterketa amaitzea; ez zuten helburu hori bete, ordea, Jon Berasategik eta Peru Calvok. Asteburu honetan kadeteek Ordizian izango dute lasterketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide