Iruñerriko itzuli ona

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2024ko uzt. 26a, 12:18

Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko lau juniorrek Iruñerriko Itzulia jokatu dute. Lau etapa bero eta oso gogor izan dira. Hala ere, ondo baino hobeto defendatu dira. 

Beñat Sainz eta Aratz Unanue onenekin ibili dira itzuli osoan, saiatu ere bai ihesaldietan; bigarren etapan Aratz Unanue helmugarako bi kilometroren faltan harrapatu zuten, hirugarren etapan zazpi kilometroren faltan, eta ondoren ere saiatu zen Beñat Sainz, azken 400 metrotan garaipen ametsak galdu arte. Azken etapan biak sartu ziren eguneko ihesaldian, baina  helmugarako harbide tentean hil zen.  

Lehen urteko txirrindulariak izanik izugarrizko Itzulia osatu dute emaitzetan saririk jaso ez arren. Danel Beristain ere bikain aritu da, etapa guztiak bigarren taldean amaituz. Iker Eizagirrek hirugarren etapan huts egin zuen, bestela ondo ibili da, Beristain bezala, bigarren multzoan eroso defendatuz. 

Itzuli oso ona osatu dute laurek. Lauko talde bakarra izan da, beste talde guztiak zazoikoak ziren-eta. Parte hartu uten 28 taldeetatik bederatzigarren amaitu dute taldeka. Sailkapena nagusian Beñat Sainz 13. izan da, Aratz Unanue 26. eta Danel Beristain 86. 193 txirrindularik ekin zioten Itzuliari.

Asteburuan juniorrek Alegin eta Sopuertan dituzte lasterketak; kadeteek, berriz, Azpeitian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide