Irteeratik ausart, eguneko ihesaldian sartu zen Beristain eta azken itzulian, Iratxeko igoeran, matxura izan zuen bizikletan, aurrekoekin helmugaratzeko aukerei agur esanez. Bearingo azken igoeran egindako esfortzua ere zama bilakatu zitzaion. Hala ere, 13. amaitu zuen lasterketa, gogotik sufrituta. Atzetik etorrita, Beñat Sainz 11.a izan zen, Aratz Unanue 19. eta Iker Eizagirre 33. 85 txirrindularik amaitu ahal izan zuten lasterketa.
Kadeteek Gipuzkoako egutegiko azken lasterketa izan zuten Azpeitian. Unai Egaña eta Lukas Blanco eguneko ihesaldian sartu ziren, baina Etumetako igoera gogorrak bakoitza bere tokian jarri zituen. Unai Egaña 21.a izan zen Azpeitiko helmugan, Lukas Blanco 33., berekin batera helmugararu zen 34. postuan Jurdan Regillaga; 48. Olatz Etxabe; 80. Peru Calvo, 102- Amets Alberdi eta 103. Jon Berasategi.