Larunbatean, Ibarran, 92,5 kilometroko ibilbidean, aldapa tentea duten bi igoera zailekin, txirrindulariek hegan egin zuten, 45,97 kilometro orduko bataz besteko abiaduran. Danel Beristain 32. sailkatu zen, 33. Beñat Sainz, 47. Iker Eizagirre eta 67. Jon Berasategi kadetea. Berasategik gainera, zulatua izan zuen unerik txarrenean, 20 postu erraz galdu zituelarik une horretan. 105 txirrindulari batu ziren irteeran, helmugara berriz 77k lortu zuten ailegatzea.
Beasaingo “premundialak” hartu zion lekukoa Ibarrako lasterketa leihatuari. 109 kilometroko ibilbidea exijentea eta estatu mailako txirrindulari on asko irteeran, Pericas, Zafra harri bitxiak horien artean. Kadeteek hemen ezin izan zuten parte hartu; lasterketaren mailak juniorri bakarrik aitortzen zien parte hartzeko eskubidea. Lasterketa oso gogorra izan zen, baina Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrindulariek bezperan baino lasterketa hobea egin zuten. Aratz Unanue eguneko ihesaldian sartu zen eta karrera oso ona osatuta hogeigarren.amaitu zuen; Danel Beristain 46. eta Beñat Sainz 50. sailkatu ziren. Lasterketaren gogortasunaren adierazle, parte hartzaileen erdiak bakarrik bukatu zuela lasterketa: 63 txirrindulari bakarrik heldu ziren amaierara.
Asteburu honetan Oñati eta Lierni izango dira lasterketa tokiak.