Oñatin 96 txirrindulari izan ziren irteeran eta 42k bakarrik amaitu zuten. Aratz Unanue eguneko ihesaldian protagonista izan zen. Amaieran Beñat Sainz hamalaugarren sailkatu zen eta Aratz Unanue hemeretzigarren. Biak taldetxo berean heldu ziren, 11. posturako borrokan etorri zen hamar laguneko taldean. Irabazleak bi minutu eta erdi atera zien. 84 kilometro zituen ibilbideak eta bidean lau mendate malda tenteekin. Hala ere txirrindulariak oso azkar ibili ziren, bataz batezko abiadura 40,56 kilometro ordukoa izan zen.
Biharamunean, berriz, Liernin zen hitzordua: 55 kilometroko lasterketa, lau igoera gogorrekin. Aratz Unanue hamaseigarren sailkatu zen; Beñat Sainz, une erabakigarrian bizikletan matxura izan eta bizikleta aldatu ondoren 26. sailkatu zen. Jon Berasategi kadeteak lasterketa polita egiten ari zen, baina eroriko batek jokoz kanpo utzi zuen. Lasterketa lehen 40 postuetan bukatu zutenek, ondoren Segura-Lierni ,3.2kmko ibilbidean erlojuaren aurkakoa jokatu zuten. Hor, Beñat Sainz 19. sailkatu zen eta Aratz Unanue 22.
Irabazlea Baqueko Marcos Martin izan zen, datorren denboraldian garapeneko Bora taldeko txirrindulari izango dena