Denboraldi on bati amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Arritxu Iribar 2024ko ira. 27a, 13:23

Amaitu da 2024 denboraldia. Elgoibarren San Pedro gainean eman ditu errepideko denboraldiak azken pedalkadak. Lau txirrindulari izan zituen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak leihatzen eta laurek zeharkatu zuten, bukaeran San Pedroko igoera tentea gaindituta helmugako marra. Aratz Unanuek ohorezko postua eskuratu zuen, zazpigarrena izan baitzen, lehengoetatik oso gertu.

Amaitu da 2024 denboraldia. Elgoibarren San Pedro gainean eman ditu errepideko denboraldiak azken pedalkadak. Lau txirrindulari izan zituen Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak leihatzen eta laurek zeharkatu zuten, bukaeran San Pedroko igoera tentea gaindituta helmugako marra. Bertan Aratz Unanuek ohorezko postua eskuratu zuen, zazpigarrena izan baitzen, lehengoetatik oso gertu. Danel Beristain izan zen taldeko ondorengoa helmugan 26. Tokian (behin eta berriz saiatu zen ihes egiten, taldean, banaka baina ezin izan zien ahaleginei etekina atera, agian denboraldiko lasterketarik onena osatu zuen) eta bukaera luzea egin zitzaion Beñat Sainz 30. Jon Berasategi kadeteak 57. Postuan amaitu zuen lasterketa, azken kilometroetan matxura izan eta denbora asko galdu ondoren, hala ere malda erabakigarria heltzerako sartu zen pelotoian, baina gorantzako azken metro horietan ordaindu zuen Oñatitik Elgobairraino zelaian egindako esfortzua. Jon Berasategiren alde esan behar da, jubenilekin korritu dituen lasterketetan kadeteetan baino askoz ere karrera hobeak egin dituela datorren denboraldiari begiera itxaropenari leihoa parez pare irekiz.

Txirrindulariek orain atsedena hartuko dute baina Zumaiako Txirrindulari Elkarteko zuzendaritza lanean hasi da 2025eko denboraldiari begira, batez ere benjamin, alebin eta infantilen denboraldiari itxura emanez. Gipuzkoako Ziklismoaren Egoera oso kezkagarria da, erantzunik gabeko galdera ugari ditugu eta zalantza ikur erraldoia jarrita, mobilizazioak hasiko direnez Zumaiako Txirrindulari Elkarteak bat egingo du Gipuzkoako Federazioak deitutako manifestazioarekin: hitzordua urriaren 13an Donostian, 11:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide