Apirileko lanak osatzen ari dira, maiatza oso gogorra etorriko baita txirrindulari gazte guztientzat. Azterketak eta lasterketa garrantzitsuak uztartu egin behar dira eta, egoera honetan, meritu handiko lana egiten ari dira.
Juniorrek Altsasun eguraldi negutiarrarekin korritu zuten igandean. 138 txirrindualri irteeran, eta 61ek bukatu zuten. Beñat Sainz izan zen taldetik helmugako marra zeharkatzen lehena, Aratz Unanue ere multzo berean sailkatu zen; irabazlearengandik 36ra ailegatu ziren. 3 minutura heldu ziren 55. tokian Lukas Blanco eta 59. Jon Berasategi, azken 3 kilometroetan zulatua izan eta bizikleta aldatu ondoren.
Maite Urteagak ere amaitu zuen lasterketa, bigarren pelotoian ailegatu zen, oso lasterketa ona egin ostean; Euleneko txirrindulariak ere izan zuen matxura baina, hala ere, lortu zuen hanka onekin, pelotoian sartzea.
Atarrabiara bi kadete joan ziren, Erramu eguneko lasterketan parte hartzera. 188 txirrindulari irteeran, eta horietarik 151k lortu zuten karrera bukatzea. 66 txirrindulariz osatutako pelotoian esprintean erabaki zen garailea. Unai Egaña ondoren 21 segundora helmugaratu zen 76. tokian, eta Xuban Arakistainek ere bukatu zuen lasterketa, 95.a izan zen minutu batera.
Oporrik ez
Asteburu honetan, Aste Santua izan arren, oporrik ez dago jubenilentzat: larunbatean Agurainen dute lasterketa. Euskalerria Torneorako lasterketa gogorra, ibilbidean lehen mailako 2 mendate dituztelarik: Opakua eta Santa Teodosia.
23 urtez azpikoen mailan, Mattin Salegik asteburuko hiru lasterketak jokatuko ditu: Natxitua, Durana eta Lizarra; eta Aitor Agirrek, hirutik bi leihatuko ditu, Natxitua eta Durana.